hurrengoa
NYC-ko 3 museo ezezagun    DIA art foundation

1974. urtean sortu zen DIA arte fundazioak museo eta gune ezberdinak ditu. Guztiak gomendagarriak, baina guri bereziki New York estatuko Beacon herrian, Hudson ibaiaren ertzean kokatua dagoena gustatzen zaigu. Hiriko erdigunetik ordu eta erdira trenez. Artea bultzatzeko sortu zen fundazio hau museo kontzeptuaren mugak hausteko jaio zen, 60 eta 70. hamarkadetako arte molde berriek ekarritako iraultzari erantzuna emanaz. Orduz geroztik fundazioaren lana, beste inon erakutsi edo gauzatu ezin daitezkeen proiektuak bultzatu eta erakustea izan da. Eskala handiko pintura, instalazio eta eskulturak. Museoa, galletak egiten zituen Nabisco konpainiaren eraikin erraldoi batean dago kokatua. Milioika galleta ekoizten zen tokian, orain, fundazioaren bilduma ikus daiteke. Joseph Beuys, John Chamberlain, Walter De Maria, Dan Flavin, Donald Judd, Imi Knoebel, Blinky Palermo, Fred Sandback, Cy Twombly, Andy Warhol, Robert Whitman,... eta nolabait arte mundua haustura suposatu duten hainbat sortzaileren lan berezi eta askotan ezezagunak topatuko ditu bisitariak.

diaart.org/

Museum of Moving Image

Ezbairik gabe, ezagutzen ditugunen artean, ikus-entzunezkoari eskainitako museo eder eta berezienetakoa da Museum of Moving Image. Kanpotik begiratuta auzoko beste edozein etxeren itxura duen eraikinean sartu eta espazio berezi bat dela berehala jabetzen zara. Museo askok itxura soil honekin nahikoa luke bere burua justifikatzeko. Honek ez, honek oso gutxik lortzen duena lortu du: adituentzat eta bisitari normalarentzat atsegina eta interesgarria izatea. Batetik, zinearen alderdi guztiak banan bana ezagutzeko aukera eskaintzen du (historia, industria, lanbideak,...), oso modu didaktiko eta entretenigarrian gainera. Bestetik ikus-entzunezkoen alorrean abangoardian dauden egile eta obren erakusketa eta proiekzioak ere badira. Eta garrantzitsuena. Bizirik dagoen museo bat da. 400 proiekziotik gora urtero. Errealitateari eta kaleari pega eginda dagoen programazioa nabarmentzen da. Telesailak, animazioa, esperimentala, telebista programak, bideojokoak, pelikula klasikoak, bideo sorkuntza,... guztiek dute tokia, baina beti ere zentzuzko programazio zaindu baten barne. Queens-en dagoen Astoria auzo ezezagun bezain liluragarrira txangoa egiteko aitzakia ederra.

movingimage.us/

DIA art foundation