sam peckinpah euskalduna zen by ismael iglesias
irudia
  • 1
  • 2
Ismael Iglesias (Durango 1974) artistaren lanean abangoardiarako joera garbia dago. Espazio, forma eta kolore bilaketa amaigabea da berea. Muturreko abstrakzio horren bilaketan, batez ere liluratzen gaituena, Ismaelek egiten duen pintura tradizional teknikaren erabilera da. Guztia dago eskuz pintatuta. Lerroak, kolore degradatuak, perspektibak,... Bereziki bitxia da lan askotan nola barneratzen dituen, lan horiek dituzten soberakinak: erabilitako zintak, jauzitako pintura tantak, zikindutako ura eta abar. Metapintura hutsa. Ismael Iglesias, Sam Peckinpah-ren jarraitzaile sutsua da. Hori jakinik the baldeko 3 orrialde zuri eskaini genizkion zuzendariaren inguruan zerbait egin zezan. Gure zorionerako, begi aurrean duzun moduan itzuli zizkigun.

issuu.com/ismaiglesias
ismaeliglesias.com