audio
hurrengoa

You were right

Brendan Benson

Jack Whiten kolaboratzaileak, The Racounters taldean elkarrekin aritu ziren, bakarkako seigarren estudioko diskoa osatu du. Desamodioa da nagusi power pop doinuez betetako kantu berrietan. ¨Rejuvenate me¨ abestian energia puntu bat erakusten badu ere ¨She´s trying to poison me¨ kantuan berriz erortzen da. Burua altxa ezinik “Diamond” dirdiratsua ere osatu du. Kantu bikainak sortzeko ahalmenaz baliatu da Brendan Benson lan berria osatzeko.

hurrengoa

Ilgora

Kaskezur

Isilean lan egiten duen talde horietakoa da Kaskezur. Hirugarren estudioko diskoarekin ordea
musika eszenaren atentzioa bereganatu du. 90eko hamarkadako rocka da nagusi hemen eta ¨Zerutik lurrera¨ bezalako abesti erraldoien alboan ¨Galdu gara¨ pop ereserkia ere sartu dute. Subizako Montreal Studiosen grabatu dute diskoa, Hans Krügerrekin. Eta Karlos Osinaga arduratu da nahasketa eta masterizatzeaz. Dena alde dute.

hurrengoa

Pure Heroin

Lorde

Zelanda Berritik dator Ella Yelich-O’Connor. 20 urte besterik ez baditu ere synthpop, ambient eta elektronikaren artean kokatzen dugun disko bikaina argitaratu du. ¨Royals¨ lehen singleak arrakasta handia ekarri zion eta bide horretan jarraitu dute ¨Tennis Curt¨ bezalako abestiek. Grammy sarietarako hainbat izendapen eskuratu ditu eta badirudi
aspertzeraino entzungo dugula datozen hilabeteetan.

hurrengoa

Ura patrikan

Neighbor

2013. urte amaierak eskaini zigun harribitxi horietako bat da. Amsterdamen bizi den Maite Larburuk (Zela Trovke film laburrean ezagutu dugu) bere bizilagun den Josh Cheathamekin elkarlanean eraikitako proiektua da. Musika klasikoarekin lan egiten badute ere egun bizi duten soinu banda osatu dute. Barrutik ateratako abestiak dira, naturaltasun eta gertutasun handiarekin sortutakoak.
One of the last surprises of the year 2013.

hurrengoa

Tiene bacalao, tiene melodía

Perro

Talde asko ez dira konturatzen sinpletasunak handi egin ditzakela bere abestiak. Murtziako Perro taldea ordea ondo jabetu da horretaz. Hainbat EP kaleratu ostean orain lehen diskoarekin datoz. Rock gordina eta zuzena egiten dute, noise ukitu batekin betetzen dutena. Horri gainera psikodelia gaineratu eta Shellac, Dinosaur Jr edo Sebadoh bezalako taldeen eragina erakusten duen lan txukun argitaratu dute.

hurrengoa

Wig Out at Jagbags

Stephen Malkmus and the Jicks

Indie musikaren ezinbesteko erreferentzia da Stephen Malkmus. Pavement taldean egindako ibilbide motz baina sendoa duela urte gutxi egindako mundu biran berreskuratu zuten. Orain ordea The Jicks taldearekin hasitako ibilbidera itzuli da. Berlinera joan da bizitzera eta Alemania eta Holanda arteko baserri batean grabatu dituzte kantu berriak. “Chartjunk” abestian heldutasun musikal eskuratu duela erakusten du.