audio
hurrengoa

Tomorrow┬┤s hits

The Men

Rock zikina eta basatia gustuko duzuenontzat disko aproposa da honako hau. The Men taldearen bosgarren lanean energia handia dago, eta Pearly gates bezalako kantuek ongi erakusten dute hori. Neoizko areto ilunetan dantzatzeko doinu lizunak dira, eta noise estiloen artean mugitzen direnak. Different days da disko honetan nabarmendu nahi dugun beste abesti bat, punk ereserki geniala.

hurrengoa

St Vincent

St Vincent

Annie Clarkek David Byrnekin elkarlanean argitaratu zuen diskotik bakarka kaleratzen duen lehendabizikoa da hau. Disko kontzeptualetara gerturatzen da eta horretarako St Vincent aro digitalean oinarritu da. Honen emaitza Balde Runner-eko ciber diskoteka batera gerturatzen da. Birth in reverse da replikanteek larunbat gauerako aukeratuko luketen soinu banda.

hurrengoa

Azeriak

Bakelite

Bi kidek osatutako taldeak topiko batean erori badaitezke ere hori albo batera uzten duen salbuespena da Bakelite. Hainbat single argitaratu ostean lehen disko luzearekin datoz orain. Blues rock gordina eta garage zikina nahasten dituzte eta emaitza borobila da. Azeriak bezalako abesti erraldoiek euskal underground eszena indarberrituta dagoela erakutsi digute.

hurrengoa

Present Tense

Wild Beasts

Laugarren estudioko diskoa argitaratu du Wild Beasts taldeak. Pop eta elektronikaren dialektika dotorea lantzen du banda honek eta denboran zehar bere maila mantentzea jakin du. Horregatik, oraingoan ere gozamena eragin diguten uneak aurkitu ditugu. Wanderlust kantu misteriotsuan esaterako 80ko hamarkadako uhinek bete dute gure barrua eta
denboran zehar bidaiatzeko aukera izan dugu.

hurrengoa

Morning phase

Beck

Hogei urte pasa dira Beck-ek Loser kantua egin zuenetik eta sei urte bere aurreko estudioko lana argitaratu zuenetik. Ibilbide musikal honetan kontraesan handiko lanak argitaratu baditu ere aitortu beharra dago azkenengo urteetan kaleratu diren disko honenetakoen artean kokatzen dela hau. Kaliforniako pop kutsua dakar oraingo honetan eta burutik kendu ezin ditugun melodiez beteta dago.

hurrengoa

Morgan Delt

Morgan Delt

Psikodelia eta rockaren arteko nahasketa argitsu baten aurrean gaude. Egitura kaleidoskopikoz betetako kantu hauetan Morgan Deltek b serieko edukietara era bidaiatzen du bere hitzak sortzeko. Zonbi eta bestelako pertsonaien artean Barbarian Kings abestiko zurrunbiloan galdu gara. Tame Impala
eta Holy Wave taldeen jarraitzaileentzat aproposa.