lettering vs calligraphy
irudia
  • 1
  • 2
Lettering: hizkiak marraztearen artea.
Caligraphy: hizkiak idaztearen artea.


Bi jarduera horien arteko muga oso zehatza ez bada ere, bi arte mota ezberdin dira. Eta, hain zuzen ere, ezberdintasun horiez baliatzen dira Martina Flor letragilea (marraztu egiten du) eta Giuseppe Salerno kaligrafoa (idatzi egiten du). Berlingo Typo Stammtisch-en ezagutu zuten elkar, eta, beren trebetasunak frogatzeko, elkarri hainbat ariketa tekniko jartzen hasi ziren. Lehia hura berehala bihurtu zen Lettering vs Calligraphy proiektua. Ikuslegoaren aurrean, hirugarren batek proposatutako hizki, hitz edo esaldi bati erantzunez, bat batean eta aldi berean, bakoitzak bere teknika erabiltzen du proposatutako hura irudikatzeko. Amaieran, ikusleek, bataren ala bestearen lanaren alde bozkatzen dute. Lehiaketa moduan antolatua badago ere, bi jardueren artean sortzen diren zubiak jartzen dituzte agerian, eta diferentziaz gozatzeko proiektu interesgarri eta entretenigarria gauzatu dute.