paperpapers
hurrengoa

wassalon

clara-tanit arque

Wassalon garbigailu bat da. Eta bere garbigailu lanarekin kokoteraino dagoenez, lana utzi eta ibilbide berri bati ekin nahi dio. Hemen, ordea, ez dago abentura fantastikorik. Oso komiki errealista da untxi batekin maiteminduta dagoen garbigailuarena (bai, ongi irakurri duzue). Egile valentziarraren estreinako komiki honek, bere marrazkien sinpletasunean, primeran azaltzen digu eguneroko bizitzaren gazi-gozoa. Eta Wassalon garbigailuarekin identifikatuta sentitzen gara. Eta emozionatzen gara. Eta haren mina gure mina da. Bai, garbigailu bat da Wassalon.

hurrengoa

erraiak

danele sarriugarte mochales

Liburua oso modu zuzen, egiazko eta gordinean idatzita dago. Erraietatik. Adjektibo horiek, ordea, ez dute adierazi nahi estilorik ez dagoenik. Aipagarria da idazle gazte batek hizkuntza hain modu ziur eta zehatzean erabiltzea. Iruditzen zaigu idazlearen aitormenen aurrean gaudela. Eta sinesgarri zaigu. Eta horrela ez balitz? Nahiago genukeela esango genuke. Talentu handiko idazle baten lanaren aurrean gaudela baieztatuko genukeelako. Danele
Sarriugarte Mochalesen lan gehiago irakurtzeko irrikan geratu gara.

hurrengoa

en la orilla

rafael chirbes

Zer esan genezake eleberri honetaz esan ez denik. Bizi ditugun garaien erradiografia dela. Egun bizi dugun egoerara zerk ekarri gaituen eta abar… Chirbesek hori guztia ederki azaltzen badu ere, maisutasuna pertsonaien eraikuntzan eta bere pertsonaiak gu bihurtzean lortzen du. Gutako bakoitzaren miseriak eta sekretu txikiak argitara ateratzen ditu deskripzio zehatz eta zuzenean. Estilo anti poetikoan, poesia onak uzten duten hondarra uzten du. Inoiz ez da berandu uhertzera inguratzeko.

hurrengoa

txalorik ez arren

harkaitz cano

Antoni Muntadasek Artium-en jarritako erakusketaren inguruan hausnarketa egin dezan eskatu dio idazleari, eta honek sorkuntzaz eta sortzaileek bilatzen dituzten errekonozimenduaz idatzi du. Txaloak. Zergatik txalotzen dugu artistaren lana? Nolakoak izaten dira ikuskizunaren amaieran bi eskuak elkar joz sortzen ditugun txaloak? Laburra bezain ederra idazleak eginiko saiakera hau. Txaloak berarentzat. Edo ez. Ez daitezen bere belarrietan geratu, buklean.