hurrengoa
thebaldian: leif garrett    Leif Garrett 1961. urtean jaio zen Hollywooden.

Aita apenas azaltzen zen etxetik eta amak atera zuen aurrera familia. Seme-alabak film castingetara eramaten hasi zen. Hollywood erara!

Leif-ek Devil Times Five beldurrezko filman egin zuen debuta, eski estazio batean hiltzaile bihurtzen den nerabe eskizofrenikoaren paperean.

70eko hamarkadan B serieko film eta telesail ugaritan hartu zuen parte. Metanfetamina dastatu zuen. Berehala bihurtu zen AEBetako teen nesken idolo eta logeletako poster.

Musika ibilbideari ere ekin zion, eta makina bat single eta disko kaleratu zuen. Arrakasta handia lortu zuen, eta, Espainian, adibidez, behin baino gehiagotan izan zen Aplauso saioan gepardo galtzak jantzita.

Baina 80eko hamarkadaren amaieran arrakastak ihes egin zion. Bere droga zaletasunak ez, ordea.

Zientziologiaren elizan ere ibili zen, arrakasta handiz gainera, baina desenkantua iritsi eta hura ere utzi zuen. Drogarekin maitasun istorioa jarraitzen zuen.

Ondorengo hamarkadetan kartzeletan eta desintoxikazio programetan sartu eta irten ibili da. 2013an zuzeneko bira
egin zuen Hego Korean. Egun, bizirauten jarraitzen du.