juan perez agirregoikoa
irudia
Donostia. 1963. Ez dugu besterik esango. bere biografia eta ibilbidea, bere erakusketa eta argitalpenak ezagutu nahi dituenak sarean ditu. Denbora mordoa generamatzan artista honen lana erakutsi nahiean. Artea ulertzeko eta egiteko duen moduarekin guztiz identifikaturik sentitzen garelako. Kritika, ironia zorrotza eta umore beltzerako duen gaitasunagatik. Bere obraren erradikaltasun eta garaikidetasunagatik. Adibide gisa, Reina Sofian eskaini zitzaion erakusketako bi pieza. Batetik esperientzia propiotik abiatzen den artista honek, patinatzaileek ordezkatzen duten ustezko azpi-kultura subertsibo eta alternatiboari mozorroa kentzen dio. Bestetik, ikonografia ezberdinak erabiliaz, hain kritikatua izan zen talibanek gauzatutako Bamiyan-ko Buden
suntsiketa, 1953. urtean De Kooning-en marrazki bat borratu zuen Rauschenbergen ¨akzio poetikoarekin¨ parekatzen du. Bai, umorea eta ironia… baina sakontasun karga itzelaz josia.