audio
hurrengoa

Dee Dee Dangerous

The Parrot

Madrileko garage rock eszena berpiztu du The Parrots taldeak. Sua darie bere kantuei eta disko luzea argitaratu ez badute ere edozein aitzakia ona da atal honetara ekartzeko. “Dee Dee Dangerous” 7”-koa bere indarraren adibide garbia da. Hiru ero hauen arima festazalea “Gigantic trees” kantuan entzun dezakezu.

hurrengoa

Turn blue

Black Keys

Danger Mousen alboan aurkitu du Black Keysek bere diskoak ekoizteko edabea. “Lonely boy” ezagunaren erritmo dantzagarrietatik aldendu eta Pink Floyd-en psikodelia da nagusi desamodioa, malkoak, izerdia, eta algarak batzen dituen disko berrian. “Fever” kantutik aurrera indarra galtzen badu ere disko
borobila osatu du Akroneko bikoteak.

hurrengoa

Drop

Thee Oh Sees

Zortzigarren estudioko diskoan bere ibilbidean landu dituzten estilo guztiak nahastu ditu Thee Oh Sees taldeak: punk, rock, noise, fuzz, psikodelia, groove eta pop doinuak. Giro kaotikoak albo batean utzi ditu “Encrypted Bounce” eta “Savage victory” abestiek erakusten duten magia ilunera gerturatuz. Betiko doinu kutsakorrarekin jarraitzen dute.

hurrengoa

No mythologies to follow

MO

Elektronika, soul eta indie doinuak nahasten ditu Karen Marie Orsted-ek bere estudioko lan luzean. Danimarkako abeslariak Aviciiren “True” disko komertzial eta arrakastatsuan parte hartu bazuen ere eremu horretatik aldendu eta nortasun berezia duten kantuak osatu ditu. Giro barrenkoiez eta misteriotsuz betetako disko da hau.

hurrengoa

Nick Waterhouse Holly

Nick Waterhouse Holly

Waterhousek esan duenez Chinatown filmearen eragin handia du disko honek. Berriz ere 50ko eta 60ko hamarkadetako soinua bilatu du bere abesti berrietarako eta egun lantzen diren R&B doinuen bozeramailean bilakatu da. Heldutasuna sumatzen da “Holly” betetzen dituzten hamar kantu bizi eta energikoetan.

hurrengoa

We walk home together

El_Txef_A

Estudioko bigarren diskoa kaleratu du Aitor Etxebarria gernikarrak. Hannot Mintegia, Biskonti, Napoka Iria, Meggy eta Woolfyren kolaborazioak izan ditu lan honetarako eta elektronikaren eremu berriak ikertzen jarraitzen duela erakusten du beste behingoz. Azken urteetako bidaiek bere soinuari heldutasuna eman dio.