baleak ikusi ditut
irudia
anton
Haurtzarotik Josuren laguna. Apaiza. Bokazioak familiarekin arazoak ekarri dizkio. Berak dioen moduan ¨apaiza naiz baina ez ergela¨. Gaztaroan ETAk bere aita hil zuen. Gertakizun horrek guztiz aldatu zion bizitza, bai eta Josurekin zuen harremana ere. Amets gaiztoak ditu.

josu
Haurtzarotik Antonen laguna. Etakidea izateagatik preso dago. Kartzelan bere buruari egiten dizkion galderen erantzunaren beldur da. Ziegako leihotik euria ikustea maite du zuzenean etxera eta haurtzarora eramaten duelako. Kartzelan Emmanuel ezagutuko du eta bere harridurarako ez du hura gorrotatuko.

emmanuel
Bortxakeria izan da bere bizitzaren ardatza. Haurtzaroan eta familian bortxakeria besterik ez zuen ezagutu. Emmanuel GAL-eko pistoleroa izan zen eta beste kide batzuk ez bezala, bere mertzenario ogibideak kartzelara eraman zuen. Josu ezagutu du kartzelan. Eta liburutegian harekin hitz egiten du tarteka. Kartzelan kalean baino libreagoa den pertsona horietakoa da.

javier de isusi
Javier de Isusi bilbotarrak urte mordoa daramatza komiki munduan. Komiki aldizkari, fanzine eta lan kolektibo ugarietan parte hartu du baina orain arte bere osatutako Los viajes de Juan sin Tierra saila izan da: La pipa de Marcos, La isla de Nunca Jamas, Rio Loco eta En la tierra de los Sin Tierra. Latinoamerikan eginiko bidaietan oinarritutako abentura hauek frantsesera, portugesera finlandierera, italiarrera eta ingelerera itzuli dira. Baleak ikusi ditut da euskaraz kaleratzen duen lehendabiziko lana. Zerrenda luze baten lehena izan dadila desiratzen dugu.

baleak ikusten
Baleak desagertzearekin batera, baleak ikusteko talaiak desagertuz joan dira gure kostaldean. Gauza bera gertatu da euskarazko komikiarekin. Tarteka, balea urrutian bezalaxe, Europako komiki korronte berriekin eta nobela grafikoa deritzon horrekin bat egiten duen euskarazko lanen bat azaltzen da. Azken aldian batzuk argitaratu dira (Munduko bandarik txarrena, Habiak, Zebra efektua, ...), baina esango genuke Baleak ikusi ditut aurrerapausoa suposatzen duen lan horietakoa dela. Jorratzen duen gaiagatik eta gaiaren geruza ezberdinak nola iradokitzen diotuen maisutasunez azalzteagatik batetik eta marrazkeraz gain, helduentzat propio egina den lana izateagatik. Baleak egon badaude, orain gure ardura da azaltzen diren gutxi horiek ez daitezela hondartzan hil.