hurrengoa
thebaldian: hedy lamarr    1914. urtean jaio zen Vienan. 16 urterekin ingeniaritza ikasketak hasi zituen, baina hiru urte beranduago utziko zituen Berlinen Max Reinhardt-en gidaritzapean antzerki eskolak hartzeko.

1937an Extasis filmatu zuen Txekian. Filman, 10 minutuz biluzik ateratzen zen. Biluztasuna azaltzen zen historiako lehen pelikula komertziala izan zen. Arrakasta itzela lortu zuen.

Pelikulak erakarrita Friedich ¨Fritz¨ Mandl arma fabrikatzaile dirudunak bere gurasoekin tratua egin eta ezkontza adostu zuen. Fritzelek, urteetan, Hedy giltzapetuta izan zuen.

Bere zerbitzari pertsonala zen emakumearekin zuen maitasun harremanari esker, Parisera ihes egitea lortu zuen. Handik Londonera. Bertan Louis B. Mayer zine enpresaria ezagutu zuen.

Barkuan AEBtara iritsi zenerako zazpi pelikuletan parte hartzeko kontratua zuen. Ondorengo urteetan 30 film egin zituen, eta beste batzuen artean ezezkoa eman zuen Casablanca eta Gaslight eskaini zizkiotenean.

Hedyk eta George Antheil musikaria, bere bizitzako
maitalea izan zena (izan zituen 6 senarrak ez bezala), beste batzuen artean misil industrian oso eraginkorra izan zen frekuentzia jauzia izeneko espektro irekiko seinale modulazio sistema asmatu zuten.

2000. urtean hil zen Floridan. Berak eskatu bezala, semeak Vienara eraman zituen errautsak.

Asmatzailearen eguna, azaroak 9, bere urtebetetze egunaren omenez ospatzen da.