hurrengoa
do, re eta mi saihestuz, bluesak hor jotzen dira eta.    1976tik, Wirek, jarraitzaileen gozamena, hedabideen nahastea eta kritikarien porrota sortu ditu. Ziurrenik ez da existitzen, musika arloan hainbeste garatu den eta garapen hori hain luzaroan egin duen beste talderik. Eta oraindik lehenengo diskoaren abestiak (Pink Flag, 1977, Bandera arrosa) eta azkenarenak (Change Becomes Us, 2013, Aldaketak ondo egiten digu) jotzen dituzte beren kontzertu zoragarrietan.

Graham Lewis eta Colin Newmanekin hitz egin nuen Donostiako Jazzaldia astebete baino lehen.
AB: Wirek entzuleengan erreakzio zehatz
bat sorrarazi nahi al du? Behin Lou Reedek
esan zuen barre eragitea behintzat espero
zuela. Wirek zertarako balio du egun txar
batean, eta egun handi batean?
GL: Egun txar batean, zeru griseko batean,
espero dut filtro hori bat jarri eta ikuspuntu
ezberdin bat eman dezakegula. Egun on
batean… I feel mysterious today, everything
is humming loudly! (‘Gaur misteriotsu sentitzen
naiz, burrunba handia airean!’)
CN: Ahalegin handia egiten dugu nostalgia
talde bat ez izateko; gaur egungo egitasmo
artistikoa izateak, garaikide izateak harro
sentiarazten gaitu.

AB: Ideiak nondik etortzen zaizkizue? “Soka
hori” nondik datorkizue?
GL: Inspirazioa ausazko edota txikiak diren
topaketetatik etor daiteke… Jakin minak eta
jarrera irekia izateak ere harrera bide ezin
hobea dira inspirazioarentzat.
CN: Inspirazioa? Nork daki zer den hori. Niretzat,
hobe da horren gainean ezer gutxi hausnartzea!

AB: Zuen abestien abiapuntua fisikoa den
zerbait da ala konposizioek hori baino
oinarri kontzeptualagoa dute, esaterako,
osagai batzuk erabili nahi izatea abestia
idatzi aurretik?
CN: Nik ez dut inoiz horrela pentsatzen. Niretzat,
konposatzea halako “garunik gabeko” ekintza
zen bat da. Egin baino lehen ez pentsatu, egin
ondoren ere ezer gutxi. Oso azkar konposatzen
dut baina, eta, beharrik izan ezean, ez dut
ezer idazten! Letrak izaten ditut (normalean,
Grahamenak izaten dira) eta aurrera! Ez dugu
gauza horien gainean hitz egiten. Gustu anitzak
ditugu taldean, baina estetika batekin bat gatoz,
nahiz eta hori zabal samarra izan!

AB: Hasieran, Wire, Pink Floyd punkia zela
esaten zen, eta zuen lehenengo diskoari
Pink Flag izenburua jarri zenioten. Izen
horrekin musika mundu britainiarrean
dauden aurreiritziak eta handikeria
pikutara bidali nahi zenituzten?
GL: Guk artea bultzatu nahi genuen musika bidez
eta hedabide britainiarretan hori ez ziguten
barkatu. Haien pedantekeria ezjakintasunean
eta harrokeria tuntunean oinarritzen zen; baina
guretzat hori ez zen ezustekoa izan, arte eskolak
erantzun horri aurre egiteko prestatu ninduen
aspaldi.
CN: Ez da inoiz erraza izan Wire kutxa batean
sartzea. Hasieran argiegiak ginela ere esan
zuten! Baina azken urteotan harrera on samarra
izan dugu Britainian.

AB: Donostiako Jazzaldian joko duzue -ziur
aski inork jazz egiten duzuenik pentsatzen
ez duen arren- Wire ia berrogei urte
sorrarazi ondoren. Oraindik ondo pasatzen
duzue zuzenean? Ala konposatzea eta
grabatzea interesgarriagoa egiten zaizue?
GL: Wirerekin hasi ginenean, batzuek jazz
joleak ginela esaten zuten! Nik ondo hartu
nuen: gure jarrerari zegokion, eta gure idazteko
eta moldaketak egiteko modu abstraktuari ongi
zegokion. Zuzenean jotzearen alde fisikoa eta
askatzea maite ditut... Terapeutikoa da oso!
CN: Zuzenean jotzeak zein grabatzeak alde
dibertigarriak eta serioak dituzte. Uste dut
zuzeneko nahiko talde ona garela eta guretzat
zuzenean jotzea oso garrantzitsua da.

AB: Biretan, bisitatzen dituzuen herrialdeen
hizkuntzak ez jakitea eta hango kulturak ez
ezagutzea akuilu izaten da inoiz?
GL: Gauza gaizki entzutea edo gorputz
hizkuntza irakurtzeko aukerarik baino ez izatea
dibertigarria izan daiteke... Jendearen joanetorriak
ikustea asko gustatzen zait!
CN: Ez dut uste inork espero duenik guk hango
hizkuntzan abesterik, eta ez dut uste bere
hizkuntzan bakarrik kultura nahi duen inork
guregan interesa duenik (ziurrenik, kultura
definizio estua dutenek ez dute gugan inongo
interesik). Tokion adibidez, entzuleek egiten
duguna “ulertzen” dutela iruditzen zait beti
baina gehienek ez dute hitz bakarra ere egiten
ingelesez!

AB: Kontzertuen abesti zerrendak ezartzen
dituzuen irizpideen arabera egiten dira,
ala erabakiak modu intuitiboan hartzen
dituzue?
GL: Wiren prozesua bera oso intuitiboa da.
Abesti zerrendak kontzertu dinamikoak osatzeko
prestatzen ditugu. Normalean, grabatu gabe
dagoen lan berria jotzen dugu, azken diskoan
dauden abesti batzuk eta, gero, abesti zaharrak,
berrinterpretatzen ditugunak, ustez dugun soinu
norabidearekin bat egingo dutelakoan... Sounds
like Jazz?
CN: Garatzen den oinarrizko abesti zerrenda
bat badugu, baita beste abesti asko ere, eta
azken horiek ere jotzen ditugu kontzertu fresko
eta interesgarriak egiteko. Emanaldiak hobetzen
dituzte!

AB: Wirerekin ez dago jakiterik, baina zer
espero dezakegu?
CN: Hurrengo Wire-ren ¨ekintza¨ Document &
Eyewitness (Dokumentua eta lekuko zuzena)
diskoaren birplazaratzea izango da, abuztuan.
Eta abenduan gure DRILL: FESTIVAL izango
dugu Britainiako hiri batean. Orain bertan ezin
dizut gehiago esan. 2015ko apirilean Wiren
disko berria aterako da, grabaketa nagusia
egin dugu baina ekoizpenerako hilabete batzuk
beharko ditut.

AB: “Do, re eta mi saihestuz, bluesak
hor jotzen dira eta.” Wirek gauza batzuk
saihesten ditu bere musikan edota letretan,
gauza batzuk bere buruari debekatzen al
dizkio?
GL: Bai, geroz eta gauza gehiago ez dira
Wireren lanetan agertzen. Metafora berrien
ehiza bukaezina da eta topikoak birziklatzea
kontu zintzoa eta beharrezkoa da pop musikan!
“Lowdown” Wirentzat lehenengo idatzi nuen
testua izan zen eta, nahi gabe, manifestu
edo bihurtu zen. Lerro hori A-tik B-ra joateko
ibilbiderik laburrenaren gainekoa da: gure
kasuan, hasi ginen Wiren musika egiten
rock’n’roll/bluesen egiturak eta jarrerak hartu
gabe, erabat.

Jazzaldiako Wiren kontzertua bizia, zaratatsua,
anitza eta aurrez asma ezina izan zen (oso abesti
ezagun gutxi jo zituen) eta, horrelako modukoak,
jazza izan ala ez, gehiago nahi ditugu!