artea komunean
irudia
Asko idatzi da tabernetako komunetan. Asko marraztu. Asko aldarrikatu. Asko drogatu. Larrutan ere egin da, ziur, baina gutxiago. Oraindik geratzen dira leizeetan bizi ziren arbasoen modura, txiskeroa eskuetan, keaz, komuneko sabaiak Belmezko agerpenak diruditen irudiak marrazten dituzten trogloditak. Uste genuen, honez gero, tabernetako komunetan gertatutako ezerk ez gintuela harrituko. Duela gutxi, Euskal Herriko taberna eta gaztetxe ezberdinetako komunetan, pintura koloretsuz
margotutako arte lan inpresionistak azaltzen hasi ziren arte. Leina Kunst artistaren lanak dira. Komunera eginiko bisitaldi batek irauten duen denboran egiten ditu (aipatu dugu zereginaren arabera komunera sartu-irtenak iraupen ezberdina izan dezaketela) eta guri behintzat, taberna zuloetako komunak bisitatzen jarraitzeko aitzakia eman digu.

leinakunst.com