lan heroiak gleb kosorukov
irudia
stakhanoven oinordekoak

Heroes of Labour proiektua, gizarte post-industrialean ¨lana¨ kontzeptuak jasan duen aldaketa erradikalaz hausnartzeko saiakera bat da.

Garai bateko blokeen botere tirabirak, sistema kapitalistan nolabaiteko justizia soziala mantentzen lagundu zuen, alde bakoitzak bere sistemaren balio moralen nagusitasunaren alde borrokatzen zuelako...Sobietar Batasunaren sistema sozialistaren gainbeherarekin, oreka hori hautsi zen. Kapitalismo gordinak ez zuen inongo oztoporik topatu bere zabalkundean. Industria osoak eraman dira lan indarra merkea eta moldagarria den herrialdeetara. Proletariat, politika ekonomiko marxistak definituko lukeen moduan, desagertzen ari da klase berri baten mesederako: Precariat izenekoa. Lanak berak bere balioa galdu du kapitalismoaren globalizazioaren aroan. Proiektu honetan lanean, iraganera jo dut, historiaren garai ia mitologiko batetara non lanaren balioa bere gailurrean zegoen.

1935. urteko abuztuaren 31an Alexej Stakhanov, Central-Irmino ikatz meatzeko mailu pneumatiko operatzaileak, errekor berri bat ezarri zuen: 102 tona ikatz atera zuen 5 ordu eta 45 minututan (14 aldiz bere eguneroko kuota). Lana eta laborariak aldarrikatzeko estatuak bultzatutako kanpaina bati esker, Stakhanov Sobietar heroi nagusi bihurtu zuten. Handik gutxira, bere erretratua Time aldizkariaren azalean agertu zen. Bere lanagatik langile batek mundu mailako ospea lortzen zuen lehendabiziko aldia zen. ¨Estajanobismo¨ terminoak, orduz geroztik, lan eskerga muturrekoak sortzen duen ¨heroitasuna¨ definitzeko erabiltzen da.

Stakhanov-en lorpenaren 74. urteurrenean, egungo lan indarraren arketipo eta justizia sozialaren makalaldiaren ikur diren meatzari garaikideen inguruko argazki proiektua hasi nuen. Ukrainiako ekialdean, Stakhanov izeneko Europako meatzerik handienean, beren txanda aldaketa uneetan, 100 meatzarien erretratuak egin nituen, Kapitalismo globalaren presioa eta lan merkatuaren aldaketak direla eta, Ukrainiako meatzak isten ari dira eta datozen bost urteetan 100.000 meatzarik beren lana galduko dute. Nire lanak, meatzari-mito eta langile-heroi arketipotik zer geratzen den aztertu nahi du.

Orain, langile hauek guda eremuan daude, beren etorkizuna edo bizitzaz erabakitzeko gaitasunik gabe. Ukrainiako armadak, Donetsk eta Lugansk inbaditu eta hiriak eta herriak suntsitu dituzte Donbassko eskualdean milaka hildako eta zauritu eraginaz. Errusiarren kontrako nazionalismo sentimenduak eta Ukrainiako Maidan osteko muturreko eskuinaren igoera dela eta, Donetsk eta Lugansk eskualdeetan federalismoaren edo eta independentziaren alde bozkatu zuen jendeak. Ukrainiak ez zituen erreferendumaren emaitzak onartu eta segidan Donetsk eta Lugansk errepublikek beren kabuz independentzia deklaratu zuten. Ukrainiak tropak bidali zituen eskualde matxinoak desarmatzera eta zigortzera eta bide batez, bertako biztanleak Ukrainiako eskualde ezberdinetara sakabanatu eta hego ekialdeko eskualdean mendebaldeko biztanle nazionalistekin betetzen hasi ziren.


Gleb Kosorukoven lanak, beste hainbatekin batera ikusgai izango dira aurtengo GETXOPHOTO argazki jaialdian.