otsoaren ahoan paula arbide
irudia
Izarren beste aldean dago amonaren etxea. Alde honetan nago ni. Kosmos ilunaren azpian dagoen baso beltzean. Galduta, bide gabe; ez dago nork bere burua aurkitzeko modu hobeagorik. Bideek ez naramate amonaren etxera. Izarrak dira gida, eta ez dago izarren distirarik iluntasunik gabe. Horregatik, ez dut ogi apurrik behar, ez baldosa horirik, ezta ortzadar gainera igotzerik. Ez naiz ipuinetako freaky bat. Ni txanogorritxu suizida bat naiz.

“Jantzi nahi duzun bezala, joan otsoarengana eta berandu etorri etxera” esan dit amonak izarren beste aldetik. Etxeko giltzak saskian sartu dizkit. Kandela batek, ezpainetako batek lurrinak osatzen dute giltzatako bitxia. Otsoaren ahoan sartu naiz. Iluna eta sakona da. Izarrak ukitu ditut hark hozka egitean. Zauria ireki da. Eros eta Tanatos. Gorriz estali da kosmosa. R.I.P. Ezinbestekoa, oraingo neskatxen ipuinetako heroia gotikoa izateko. Aurkitu naiz. I did it my way. Etxean nago amonarekin.


modeloa-dantzaria: mirjam dorthea
textua: nerea arrien
argazkiak: paula arbide paulaarbide.com