audio
hurrengoa

Variaciones

Dotore

Pop elektronikora bidaia egin du Dotorek bere hirugarren erreferentzian. Orain arte nagusi ziren gitarra akustikoak konponketetarako utzi ditu. Ahotsei tratamendu berezia eskaini eta hauek sintetizadoreen erritmo errepikakorren gainean sartuz osatu ditu abesti berriak. Balinesa, Sol nuevo eta Río de enero kantuak nabarmentzen dira.

hurrengoa

Sunbathing Animal

Parquet Courts

Hiru saiotan grabatutako diskoa da hau. Lehendabizikoa Tally All the Things That You Broke Ep-an argitaratu zuten eta horiei kantu berriak gaineratuta osatu dute lan luzea. 90eko indie eszenaren eragina badute ere Black and white eta Always back in town kantuetan punkera ere gerturatzen dira. She´s rolling kantuan joera hipnotikoa hartzen dute.

hurrengoa

Manipulator

Ty Segall

Hamalau hilabete pasa ditu Ty Segallek bere disko berria idazten, inoiz igaro duen denborarik luzeena. Ondorioa? Lan bikoitza osatzen duten hamazazpi kantu. Segallen soinuan eragina duten garai ezberdinetako rock, garage eta psikodelia atzeman daitezke. Ia instrumentu guztiak berak jo ditu eta aurreko lanekin alderatuz konponketek pisua hartu dute.

hurrengoa

Brill Bruisers

The New Pornographers

Kanadako taldeak lau urtetan kaleratu duten lehendabiziko diskoa da hau. Denborak ez du haien arima geldiarazi eta kolorez betetako pop doinuak dakartzate berriro. Konposizio aldetik 70ko hamarkadako eragina erakusten duten kantuak dira eta Wide eyes abestian maisuki erakusten dute hori. Hasieratik amaierara entzun beharreko lana.

hurrengoa

Royal Blood

Royal Blood

Out of the black abestiaren lehen konpasek Muse taldea gogorarazten badute ere Royal Blood bikoteak berezko nortasuna duen disko sendoa argitaratu du. Ez dute gitarrarik erabiltzen eta baxua eta bateriaren doinuekin disko osoan zehar gozatu daitezkeen riff indartsuak osatzen dituzte. Figure it out da gure disko gailuan gehien errepikatu dugun kantua.

hurrengoa

Oya

Ibeyi

Miguel ¨Anga¨ Díaz Zayas perkusionista kubatarraren Lisa-Kaindé eta Naomi Diaz alaba bikiek osatzen dute Ibeyi. Ingelesa eta Yoruba hizkuntzetan abesten dute, bigarren hau afrika mendebaleko esklaboek Kubara eramandako hizkuntza da, eta ahotsa da abestien instrumentu nagusia. XL diskoetxeko buru den Richard Russellek ekoiztu duen Ep-a azkenaldian entzun dugun lan bereziena da.