hurrengoa
juggalo    Tribu urbanoen fenomenoa oso 80. hamarkadakoa badirudi ere, behin eta berriro bersortzen den zerbait da. The Warriors filman bezala, gazteek beren kaxa antolatzeko eta beren berdinekin elkartzeko beharra izaten dute. Hemen aurkezten dizkizuegun AEBtako white trash, raver, marihuaneroek, hip hop talde baten inguruan sortu zuten beren komunitatea 90. hamarkadaren amaieran. Insane Clown Posse taldearen jarraitzaileek, ¨the Juggla¨ kantuarengatik, beren buruari Juggaloo izena eman zioten. Shaggy 2 Dope-k dion moduan .

Juggalo azpikultura honen adierazgarrietako batzuk hauek dira: Faygoo markako edari merkeak kontsumitzea, horror-core eta underground rap-a entzutea; aurpegia pailazoen moduan margotzea, Hatchet gear markako jantziak janztea; Hatchet
logoa lepokoetan zintzilik eramatea; eskuekin juggaloen keinua egitea; Whoop! Whoop! oihukatzea; arma zuriekiko maitasuna; wrestling borroka zaletasuna;... irudikatzen dituzuen ¨amerikanada¨ guzti horiek eta ziurrenik irudika ezin dituzuenak ere bai.

Juggaloek urtero beren Woodstock partikularra antolatzen dute. Gathering of the Juggalos izenekoan astebetez biltzen dira. Bertan Psychopathic Records zigiluko artisten zuzeneko musika emanaldiak eta bestelako ekimen ugari antolatzen da. Iaz 100.000tik gora juggalo elkartu zen bertan. Irudiak Sean Dunnek zuzenduriko American Juggalo filmetik aterata daude.

https://vimeo.com/29589320