erretratu brodatuak
Erretratuak egiteko teknika ugari ezagutu eta erakutsi ditugu the balden. Erretratu zale gara, hain zuzen ere beti mutazio prozesuan dagoen formatua delako. Ezer berririk egitea ezinezkoa dela pentsatzen hasten garenean zur eta lur uzten gaituen erretratu proiektu berri batekin egiten dugu topo. Oraingoan pazientzia handia duela erakusten duen Cayce Zavagliaren erretratu brodatuak izan dira.
punto de vista jaialdia 2015
Iruñako Ikuspuntu jaialdiak albiste ugari ekarri ditu aurten. Biurtekoa izatetik, urtero ospatzera pasako da berriro. Aurrerantzean Baluarten izango du egoitza. Aurtengo jaialdian, sail ofizialaz gain, Margaret Tait zinegile eskoziarrari eta irlei eskainiko zaie zinemaldia. Zinema poesia eta arriskua gisa ulertzen dutenentzat zita derrigorrezkoa. Otsailaren 10tik 15a bitarte.
hosto munstroak
Baku Maeda artistak egiten duen proposamena hain da sinple eta basikoa ezin dugula ezer ederragorik irudikatu. Haurtzaroan izaten dugun irudimen anabasara bidaiatzeko aukera. Edonork jolastu dezake hostoak munstro bihurtzeko jokora. Aurrerantzean hodeiei begiratzeaz gain hostoetan ere munstroak bilatuko ditugu.
rockomikiak
Koldo Mitxelena kulturenean abenduaren 17tik
urtarrilaren azken egunera arte, kulturaren transmisioa nola gauzatzen den ezagutzeko erakusketa paratu dute. 80. eta 90. hamarkadetan Euskal Herriko musika talde eta komiki egileen arteko harreman aberatsa erakusteaz gain, bertoko artistek kanpotik jasotako eragina ikusi eta eragin horrek belaunaldiz belaunaldi josi duen kateaz hausnartzeko tartea izango da erakusketarekin batera antolatutako hitzaldi eta bisita gidatuekin. Komikiak, musika eta fanzineak urte berriari hasera emateko.
arte ederren museoa
Urtarrilaren amaiera arte, Bilboko museo eder honetan hiru erakusketa itzel ikusteko aukera izango dugu. Mimmo Paladino artista grabatzailearen lanak eta plantxak, hiperrealismoari eskainitako erakusketa ikusgarria eta Prado museoa eta artista garaikideak izeneko proposamen berezia. Gabonetako arratsalde aspergarri horientzat planik ezin hobea.
rock & roll gaua
Abenduaren 27an Hondarribiko Psylocibenea aretoan Vinyland festa ospatuko da. Kurt Baker Combo eta Platillos Volantes taldeekin batera Lie Detectors Donostia-Oarsoaldeko rock&roll-garagepunk talde berria arituko da. NCC, Plan B edo Dirty Pink Ladies taldeetan eskarmentua duten kideekin osatutako taldea da gezur detektatzaileak. Gainera
beren abeslaria erabat jota dagoela entzun dugu
(bibotea ikustea besterik ez dago).
amnh
American Museum of Natural History-k bere artxibo eta bilduma guztien berri emateko programa berezia hasi du. Guztira 33 milioitik gora objektu eta espezien bilduma. Museoa zapaldu beharrik gabe, eta hilabetero bideo berri baten bitartez museo liluragarri honen bilduma bisitatzeko aukera izango dugu.
punta galea challenge
Otsailaren 28ra birate dago irekia epea Punta Galeako Olatu handien surf txapelketa ospatzeko. Txapelketa, munduko zirkuituko frogetako bat da eta olatu handietan aritzen diren munduko surflari onenak inguratzen dira. Tartean ere euskaldunak daudelarik.