paperpapers
hurrengoa

kapital publikoa

jose luis otamendi

Gogoratzen arma zehatza, azkena, erabatekoa bilatzen zuen beste poeta hura? Ez ote da poesia arma hori. Liburu arina ematen du Otamendirena, baina benetan pisutsua da, mamitsua, modernoa poetikoa izanagatik edo izan arren. Hala islatzen da azalean eta izenburuan. Garai latzen lekukoa, poemek busti egingo zaituzte hasieran, sumindu gero. Sentimendu pribatuak publiko bihurtzen ditu horrela poetak. Hori baita bere bidea muturreko indibidualismoaren garaian.

hurrengoa

orube abandonatuak

garazi kamio anduaga

Liburu hontako hiru istorioak lotzen dituen errekurtso narratiboa aurretik ikusi izan dugu bai literatura eta bai zineman. Espazio berean baina denbora epe ezberdinetan geratzen diren istorioak. Kasu honetan, hiru dira: Espainiako gerra zibilaren ostean kontzentrazio eremua utzi eta etxera itzultzen den gizonarena, 80. hamarkada amaieran heroina uztea lortu duen emakumearena eta gaur egun krisiak harrapatuta gezurra bizibide duen emakume garaikidearena. Bakardade istorioak dira hirurak. Irakurlea, etxeko ateak irekitzen joango da, baina amaiera arte ez du jakingo azken 70 urteetan etxe horretan gertatu den guztia.

hurrengoa

pornotapados

paloma blanco

Jolas interesgarri eta oso entretenigarria eskaintzen digu Pornotapadosek. Argazki pornografiko gordinak hartu eta gainetik margotuta, egunero egiten ditugun akzioen bilduma eskaintzen digu Paloma Blancok. Bat batean, aldizkariko protagonistek, zigarro bat erre, platerak garbitu eta saxofoia jotzen dute, beti ere plazer handia iradokitzen duen keinuaz. Pornotapados, aldizkari pornoen formatu eta paper beran dago argitaratua, argazki handi eta dirdira merkea duen paperarekin, eta modu eder eta bizarro batean...oso erotikoa da.

hurrengoa

guia del mal padre 1&2

guy deslise

Bi bilduma eder hauetan, Guy Deslisek, aitatasunaren inguruko pasadizoak kontatzen dizkigu. Transzendentzia merkerik ez duzue topatuko. Ez da hain modan dauden aitatasuna edo amatasunaren inguruko hausnarketa sentitu, sakon eta kurtsi horietako bat. Umorea, (beltza askotan) eta samurtasuna uztartzen ditu bere seme-alabekin izandako esperientzietan oinarritutako formatu txikiko komiki liburua osatzeko. Zeharka bada ere, bizitzaren miraria baino, seme-alabak izatea gauza normala dela aldarrikatzen duen liburua.