paperpapers
hurrengoa

atertu arte itxaron

katixa agirre

Katixa Agirre narrazio laburretan, poesian eta artikulugintzan ezagutu dugu orain arte. Zinemari buruz ere irakurri dizkiogu hainbat lan. Nobela argitaratu du oraingoan. Road movie baten moduan aurkeztu den liburua. Bidaia da hari nagusia. Eta edozein bidaietan bezala, batzuetan bidegurutzeak, beste batzuetan okerreko bideetatik barna abiatzen gara. Hori da hain zuzen ere bidaia interesgarri bihurtzen duena. Hori gertatzen zaio nobelako bikoteari. Beren egoerari aurre egiteko gaitasun ezak alde batetik bestera garamatza, errepide bidaian eta protagonistaren barne bidaian barna.

hurrengoa

moskuko urrea: kultur eta gizarte mugimenduen eztanda irunen, 1983-1993

juanma sarasola “xaun”

Autoedizioan (nola bestela? ) alimalezkoa lana egin du Xaunek. Entziklopedikoa kasik. Elkarrizketa aunitz eta ikuspuntu ugari. Argazki esanguratsu. Pertsonai interesgarri eta hurbilak. Horrela lortu du puzzlea burutzea. Elkarrizketa, gainera, ondo landuak, parean zuen lagunari egokituak eta egokiak. Euskal Herriko kaleko kulturaren epizentroetako bat bikain geratzen da jasoa. Han egon bazina, beharrezkoa duzu liburu hau atxiki. Zorte onekoa ez baldin bazinen, ez zara damutuko.

hurrengoa

su zelaiak

mikel perurena ansa

Sinesgarria. Gordina. Aski al dira bi adjektibo horiek liburu bat ona dela esateko? Badaezpada zehaztasun gehiago emango ditugu. Egitura originala josi du Perurenak, gure aiton-amonen gizartea margotzen. Alez ale margotu ere. Izen abizen. Gerraren krudelkerian sartu ditu jarraian. Modu erreal bezain gordin eta absurdoan. Nola irudikatu bestela Verdungo erreketetako sarraskia? Bi planoak uztartu gero, gero eta itogarria den giroa sortuz. Hizkuntza ere bikain moldatu du idazleak, dagokion girora egokituz eta irakurleari erronka botaz. Su zelaian geratu ziren euskara baizik ez zekiten haiek, morts pour la patrie. Itzuli zirenak baina, bizirik itzuli al ziren? Haiek hil, Frantzia sortu.

hurrengoa

la inmensa soledad

frederic pajak

Imanolek luzatu zidan. ¨Hiretzako¨. Aurreko astean antzerkiaz, gaixotasunaz, literaturaz, emakumeez, Turin hiriaz eta liburu denda batean hitz egin daitezkeen mila gauzaz hizketan jardun ginen. La inmensa soledad ez da narratiba, ez da filosofia, ez da komikia, ez da poesia, ez da saiakera. Horiek ere bada, baina ez da horiek soilik. Nietzsche eta Pavese bezalako bi egile ezberdinek konpartitzen dituzten bizipenen kontakizun ederra da: Turin, gaixotasuna, literatura, emakumeekiko lotura,... guztia Frederic Pajack-en testu eta komiki ilustrazioekin. Liburu maitaleek liburu denda bat jartzen dutenean soilik gerta liteke halakorik.