hurrengoa
thebaldian: Al Lewis    1923an jaio zen Wolcott New Yorken baina familia berehala joan zen Brooklynera bizitzera.

Beste lanbide askoren artean, saltzaile, tabernari, irakasle, detektibe sindikalista trapezista, idazle, eta marinela izan omen zen.

Bere biografian ez dago errealitate eta fikzioa bereizterik. Adibidez Sacco eta Vanzettiren defentsa komitean lan egin zuela esaten zuen (4 urte besterik ez zituen garai hartan Lewisek)

1955. urtean egin zuen debuta pelikula batean, Pretty Boy Floyd gangsterraren paperean.

1964an hasi zen f ama emango zion papera antzezten. Munster fami liako aitonarena hain zuzen ere.

Telesailak oso gutxi iraun zuen telebistan baina kultuzko zaleei esker Al Lewisek bere bizitza osoan atera zion probetxua aitona banpiroaren paperari.

1989an New Yorken Grandpa’s jatetxe ezaguna ireki zuen eta 1998. urtean, bere ezkerreko ideologiari jarriki, New Yorkeko gobernadore hauteskundeetara aurkeztu zen.

52.000 bozka jaso zuen eta galdu zuen, baina 2006. urtean zendu arte presondegietako erreforma, poliziaren bortxakeria eta marihuanaren legalizazioaren alde borrokatu zuen.