errepidea da poligrafo bakarra
irudia
1763 eta 1766. urteen artean, Mozart familiak ¨bidai handia¨ deritzona egin zuen Europan barna. Leopold eta Anna Mariak, Wolfang Amadeus eta Maria Anna seme-alabekin batera Europako hiri nagusietan barna musika emanaldi bira egin zuten: Salzburg, Viena, Munich, Zurich, Lyon, Paris, London, Amsterdam,... eta bira handi haren berri Leopold aitak idatzitako eskutitzei esker dakigu. Mozart familia izan zen kontzertu bira antolatuei hasiera eman ziena. Berri Txarrak taldeak Europan barna egindako azken biraren berri, taldeko bateria jole eta argazkilaria den Galder Izagirreren eskutik iritsi zaigu. Eskutitz batean kontatuko ez zenituzkeen irudi eta uneak, taldearen instant intimoagoak, isiltasun erretratuak, leihotik beste aldean pasatzen diren paisaia iheskorrak, emanaldi aurreko eta osteko ezleku eta ¨ezdenborak¨.