paperpapers
hurrengoa

gizon gogorarren sekretua

xabier eta martin etxeberria

Etxeberria anaiak gure literaturaren Cohen anaiak dira. Beren lanak, entretenigarriak eta umore absurdo eta surrealista bernizadura geruza nabarmena izaten dutelako beti. Gizon gogorraren istorioa ez da Fargo, Donostiako periferiako industrialdea North Dakota ez den moduan, baina zarauztarren nobela beltzak partekatzen ditu estilo ildoak. Estetika eta narrazio kodigo horiek etorri zaizkio burura irakurle honi behintzat. Udako arratsalde pare batean irentsiko duzun liburua.

hurrengoa

txantxaberde kantaria

joan mari irigoien

Joan Mari Irigoien idazlearen liburu hau, txantxaberdearen moduan, rara avis horietako bat da. Altzatarrak altzatarrei eskaini die, nahiz eta edozeinek irakurri eta gozatuko duen irakurketaz. Eta zer den txantxaberdearen kantua? Poesia, egunkaria, aforismoa, burutazio, aldarrikapen, aitormena, iraina, otoitza, hitz jokoa,... bi hitzetan: bizitzaren ekologia. Gure letren santutegian aspaldi bere tokia duenak, ez du perfekzioa bilatu auzo kidei eskainitako liburu xume eta punk honetan. Eta eskertzekoa da.

hurrengoa

vírgenes catódicas, putas recalcitrantes

egile ugari

Katixa Agirre, Iratxe Fresneda, Josebe Iturrioz, Irati Jimenez eta Itziar Zigak telesail eta telebista programa ezberdinen errepasoa egiten dute ikuspegi feminista batetik. Normala den moduan, egile batzuen testuak besteenak baino gehiago gustatu arren, ariketa honen ezaugarririk aipagarriena, gai garaikide baten inguruan aritzea da. Gure letretan gutxitan eusten zaio gaiei hauek gertatzen diren momentuan. Beti besteen pauso bat atzetik ibili ez gaitezen, tarteka, Txalapartak liburu pop eta bizarro hauek argitaratzen ditu, eta eskertzekoa da.

hurrengoa

atlas de las islas remotas

judith schalansky

Idazle eta diseinatzaile grafiko alemaniarrak ozeano ezberdinetan barrena barreiatuta dauden 50 uharte bakarti eta ezezagunekin liburu liluragarria egin du. Inoiz bisitatuko ez ditugun irletako bakoitzak bere istorio propioa du. Bakardade, kresal, beldur eta animaliez elikatutako istorio bereziak. Badira ihesbidea eskaintzen duten liburuak. Hau horietako bat da. Edozein momentutan mundutik isolatuta sentitu araziko zaituen irla batetara eramango zaitu. Ez da gutxi.