brotxa erretratuak
irudia
  • 1
  • 2
Rebecca Szeto artistak, erabiliak eta zakarretara botatzeko dauden brotxen heldulekuetan zizelatu eta margotzen ditu emakume ezberdinen erretratuak. Eta guri, honez gero jakingo duzue, izugarri gustatzen zaizkigu, zaborra altxor bihurtzen dakiten sortzaileak. Kasu honetan gainera, sakontasun bereziko lana iruditzen zaigu. Szetok, brotxa bakoitzaren izaera bakarra islatzea lortzen du, honek izan duen ¨bizitzaren¨ banakotasuna azpimarratzeko asmoz. Erretratu hauetan, arte historian margotu izan diren maisulan batzuetako emakume protagonistak ageri zaizkigu, baina aurreko orrialdean azaltzen diren paleten azpian dauden izenekin ez bezala, hauek ez ditugu izendatu nahi izan. Artearen historian, mihisean margotuta bai, baina brotxa eskuetan izan duten emakume artistek pairatu duten ikusezintasuna azpimarratzearren.