hurrengoa
thebaldian: christy martin    Chirsty Salters 1968an jaio zen, West Virginako Mullens herrian. Saskibaloiko beka batekin egin zituen unibertsitate-ikasketak.

Emakumeen boxeoa debekatua zegoenean hasi zuen bere ibilbidea, Toughwoman (emakume indartsuen) zirkuituan. Hiru urtez jarraian irabazi zuen.

21 urterekin hasi zuen boxeatzaile profesional ibilbidea; ¨The coals minners daughter¨(Ikatz mehatzariaren alaba) ezizena hartu zuen, aitaren ohorez.

Jim Martin entrenatzailearekin ezkondu zen 1991an. Christy Martinen boxeo ibilbideko zenbakiak: 49 irabazi (31 K.O.z), 5 galdu eta 3 berdinketa. Errekor ikusgarria.

Sports Illustrated-eko a alean azaldu zen, baina emakumeek ohi ez duten moduan, kirolari gisa.

2010ean, Jim Martin senarrak tiro bat bota zion, eta labankadaz josi zuen.

Urtebete beranduago, bere 50. borrokaldia irabazi nahian, Dakota Stoneren kontra borrokatu zen. Laugarren asaltoan, Martinek eskuin eskua 9 tokitatik hautsi egin zuen. Borrokaldia bertan behera utzi behar izan zuten.