impermanence: erre-tratuak
irudia
Seung-Hwan Oh argazkilariak, emulsioa ¨jaten¨ duten propio hazitako mikrobioak erabiltzen ditu bere argazkien errebelatu prozesuan. Mikrobioek, hilabeteetan zehar, argazki negatiboen osagai kimikoekin erreakzionatzen dute. Prozesuaren une batean, argazkilariak, negatiboak berreskuratu eta argazkiaren irudia guztiz desagertu baino lehen eskaneatu eta positibatu egiten ditu. Prozesuaren emaitza, irudiaren eta bizitzaren metafora ederra da.