paperpapers
hurrengoa

kortsarioen ostatua

dani fano eta guillermo gonzalez

Taberna galaktikoaren istorio baten aurrean ez ote geunden. Galaxia urruna, baina, oso gertuago da oraingo honetan: Urgullen azpian. Pasaia, Bermeo edo Ziburu ere izan zitekeen. Zuk aukeratu. Istorioak Historia direla ere bistan da, hain dira ezinezkoak. Errealitatean baino ezin horrelakorik eman. Horregatik ere, kortsarioen kontakizunak lehorrean ematen dira. Kortsoa bizimodua zen, sasoikoa. Ez erosoa. Horregatik ere, normala da gordinkeria zein mitoa, biak tabernan hasi eta haztea. Azken batean, maiz gertatu bezala, kortsarioa izatea ez zen lehen aukera. Bakarra baizik.

hurrengoa

neguko egunerokoa

paul auster

Paul Austerrek, bere bizitzari errepasoa egiterako orduan, jakina, ezin zuen biografia ohiko bat idatzi. Neguko eguneroko honetan, haurtzaroan izandako istripua, prostituta batekin izandako lehen sexu esperientzia, emaztearekin izandako auto istripua, Jean-Louis Trintignantekin Arlesen egin zuen aurkezpena, Parisen bizitakoak, edo eta egungo bere bizilekura iritsi arte bereak sentitu dituen 21 gelen deskribapena... Austerrek soilik idatz zezakeen eguneroko ̈austerianoa ̈.

hurrengoa

de rerum nature 6

zaldie roa

Zaldieroa da ziurrenik gure azken hamarkadako historialaririk (h-z nahita idatzi dugu) fidagarriena. Zorroztasun eta samurtasunez irakurtzen du errealitatea artista iruindarrak. Santi Leonék ongi azaltzen du zergatik merezi duen De Rerum Naturak. 1-Bilduma osoa egiteko. 2-Poetikoa delako. 3-Politikoa delako. 4-Gure snobismoa bultzatzeko. 5-Eskuzabala delako 6- Liburu honetaz gozatzeko arrazoi berezirik behar ez delako.

hurrengoa

veinticuatro horas en la vida de una mujer

stefan zweigt

Balneario batean kokatzen den istorio honetan, alargun batek, aspaldi bizi izan zituen 24 ordu kontatuko dizkio nobela laburraren gidari den gazteari. Aspaldi, hura baino gazteagoa zen gizon batekin maitemindu zenekoa. Hain sakon mai- temindu non senarra eta seme-alabak uzteko ere prest zegoen. XX. mendearen hasieran kokatutako istorio honetan itzel deskribatzen da, emakumearen ikus- pegitik, gizarte eta familia itogarriaren aurrean emakume batek duen desio eta independentzia grina.