π-lota
irudia
  • 1
  • 2
X10 kale artistaren proposamen ezberdinak argitaratu ditugu azken urteotan the balden. Argazkilaritza alorrean, etxean egindako pin-hole kamarekin eta kamararik gabeko argazkiekin egiten du lan. Grafitiari dagokionez, bere lan kontzeptualaren oso zale gara. Bere lanaren adibide 64. zenbakian argitaratu genuen ral y ez da ral x lan ederra.

Zenbaki honetan erakutsi nahi dizueguna gordea geneukan. X10-k aspaldi, Leintz Gatzagako frontoian, falta eta pasari, frontisetik 3,1416...distantziara pi marka gehitu zion.

Leintz Gatzagako udaletxeak, frontoia berriro margotu zuenean, administrazioak ohi ez duen inteligentzia eta sentsibilitatea erakutsi zuen. Frontoia eraberritzerakoan, X10 kale artistaren interbentzioa errespetatu eta frontoiaren izaeran barneratu zuten. Modu honetan, Leintz Gatzagako frontoia, mundu osoan pi duen frontoi bakarra da. Eta berezitasun honi esker, Pi-lota jolas berriak asmatzeko aukera, matematikaz hitz egitekoa, arteak errealitatea aladatzeko duen gaitasunaz,..