laburrak in brief
hurrengoa

giza eskubideen jaialdia

Donostiako Giza Eskubideen Jaialdia honez gero hiriko klasikoetako bat bihurtu da. Urtero, giza eskubideen gaiari modu eta ertz ezberdinetatik hurbiltzeko aukera ematen diguten filmak proiektatuz, hausnarketarako tresnak eskuratzen dizkigun ekimena da. Apirilaren 15etik 22ra.
human rights festival

hurrengoa

artista berriak

Koldo Mitxelena Kulturguneko klasikoen artean klasikoena. Urtero, artista berrien lanak ikusgai jartzen dituzte KMko areto nagusian. Egungo izen ezagunetako askok egitasmo honetan ere dute beren izena izkiriatuta. Jarduera eta jarrera ezberdineko artista berri horien erakusketak aukera ematen digu etorkizuneko artisten lehen urratsak ezagutzeko..

hurrengoa

mentalgassi

Berlingo Mentalgassi kolektiboak Donostia bisitatuko du Hormek Diote proiektuaren barnean. Kale-artea modu berezi eta bereizgarrian ulertzen duen kolektiboa da. Alemanieraz gassi esaten zaio zakurra pasioan ateratzean ematen den bueltatxoari. Berlindar hauek garuna ateratzen dute pasioan beren proiektu bakoitzarekin.

hurrengoa

tyf

Ez fikziozko zinema garaikidearen lurraldea eta mugak esploratzen dituen egitasmoak proiektu eta proposamen berriak eskainiko dizkigu aurten ere. Ikus-entzunezko dokumental alorrean zeresana eta zer erakutsia duten egileak bilduko dira Bilbon ekainaren 6tik 10era

hurrengoa

expogrow 2016

5. ediziora iritsiko da aurten Expogrow, haseratik, kalamu azoka bat baino gehiago izan dena. Aurtengo edizioa irailaren 16tik 18ra bitarte ospatuko da eta azoka eremua zabaltzearekin batera, profesional eta emanaldi ezberdinak ere ugarituko dira. Musikari dagokionez, lehen konfirmazioa, eta ez da halamodukoa. JoeyStarr handiak eta Nathy rapero frantziarrak abiatu duten proiektuaren aurkezpena: Caribbean Dandee.

hurrengoa

usopop

Proposamen moderno eta berritzaileak biltzen ditu urtero-urtero Usopop jaialdiak. Programa osoa ez da oraindik zabaldu baina adi egon, Drame, Amorante eta Neguaren kontzertuak dituen jaialdiak merezi du eta.

hurrengoa

sator alaia

Izugarri gustatzen zaigu Donostiako metroaren aurkako kolektiboaren logoa. ̈Topoa ̈ duen hiriak ez du metrorik behar. Donostia New York dela uste duten horiek ez al dira jabetzen herrialde aurreratuetan gastu sozialak lehentasuna duela obra publiko erraldoien gainetik? Zein da eredua, Suedia ala Dubai? Sator batek ere ikusiko luke...

hurrengoa

lupa

Dokumentala modan dagoela esaten duenik bada. Gure ustez, gertatzen ari dena da azken urteotan ikus-entzunezkoetan egiten ari diren gauzarik interesgarrienak alor horretan izaten ari direla. Eta horren lekuko, Lupa jaialdia. Gune aproposa da dokumentalak eta prozesuan dauden lanak ezagutzeko, bai eta egileekin beren proiektuez hitz egiteko eta iritziak trukatzeko ere. Donostian, maiatzaren 5etik 8ra.

hurrengoa

beecrib

Hiri-erletegiak ugaritzen ari dira. Oraindik legedi aldetik gorabeherak sortzen dituen jarduera bada ere, hainbat hiritan erletegi- sare interesgarriak sortu dira. Hementxe, zuk zurean erleentzako etxolatxoa egiteko aukera. Erraz egitekoa da eta diseinuaren deskarga librea eskaintzen dute.

hurrengoa

literaturia

Literaturaren herrialde nomadak Zarautzen jarriko du aurten ere kanpamentua, maiatzaren 19tik 22ra. Aurtengo gaia: larrua. Beraz, letren ijituok, badakizue non eta noiz duzuen zita. Urtero lez, ez da (b)ardorik faltako.

hurrengoa

tamainak inporta du

Illma Gorek egin duen Donald Trump- en marrazkia ikusgai dago oraindik ere Facebook-eko bere orrian. Donald Trump- en lege-taldearen erasoei eta Facebooketik kanporatzeko mehatxuei. Honela erantzun die: “Ez dut uste zure genitalak definitzen duenik ez zure sexua, ez zure boterea edo estatusa; egundoko ergela izan zaitezke, zure galtzontzilotan daukazuna daukazula.