hurrengoa
expogrow circus    Itzuli da zirku berdea. Eta zirkuarekin batera, kanabisaren kultura zabaltzen duten artistak. Bost urte eskasetan, Expogrow kanabis azoka, iraileko ekitaldi derrigorrezko horietakoa bihurtu da. Zuetako batzuk akaso porrero kontuetaz soilik ari garela usteko du. Baina ez. Expogrowren arrakastaren sekretua, hain zuzen ere, kontsumitzaileez haratago, kanabis azoka soil bat ez izatean ardazten da. Kanabisaren munduko profesional eta enpresek beren negoziorako zita sahiesteina izaten dute Ficoban. Ados. Baina horiek, Expogrowra hurbiltzen direnen portzentai bat besterik ez dira. Badira ere, bertan antolatzen diren hitzaldi eta foruetara zehazki hurbiltzen direnak. Nazioarteko adituek, urtero, drogen gaiaren inguruan aritzen dira hitzaldi eta mahai inguru interesgarrietan. Zirku honek ordea, preziatzen den edozein zirkuk bezalaxe, familia guztiarentzako entretenimendua eskaintzen du 3 egunetan. Kalearekin zerikusia duten kirol ezberdinei eskaintzen zaien tartea, haur txokoak, food truck ezberdinek eskaintzen duten gastronomia anitza, arte jarduerak, eta nola ez...musika jaialdia. Aurten, bakoitza bere estiloan, flamenko usaina duten artista nabarmenak izango dira: Muchachito, El Langui eta Tomasito beste batzuen artean...
Pasa eta gozatu.... Zirkoa da.