adiorik ez...edo bai
irudia
Agur esateko idatzia nuen azken editoriala ezabatu berri dut. Bertan, azken 15 urteotan egindako lanari errepasoa, hangoei eta hemengoei eskerrak, agur esateko arrazoiak eta abar luze bat idatziak nituen,... baina irudikatuko duzuen moduan ezer berririk ez.
Agur esaterako orduan, azalpenak, aitzakiak, nostalgia, miseriak, negarra eta etorkizunerako itxaropen hitzak luzatzen ditugu. Jakin badakigu ordea ez dela esistitzen guztiz asetuko gaituen agurra. Agur esaten denean, arrazoi bat edo bestea dela, nolabaiteko frakaso baten ondorio izaten delako. Hala ere, ez genuen irudikatu Beckett-ek zioen ̈frakasatu berriro, frakasatu hobeto ̈ leloari 15 urte luzez eutsiko genionik.
Eskuartean duzun the baldeko azken zenbaki honetan, agur esan eta desagertzeko aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu.
Adiorik ez...
edo bai.
baina duintasunez.