azken eskutitza
irudia
Hamabost urtez gurekin egon zareten zuetariko bakoitzari agur esateko eskutitz edo postal bat bidaliko genizueke. Baina zorionez gehiegi zarete eta zoritxarrez gu ez gara inor. Edo ia inor. Nahiago dugu Mark Powell-ek eskutitz eta postaletan margotzen dituen txoriak bidaltzea. Beti da ederragoa txori bat jasotzea esku nekatu batek idatzitako despedida karta baino.