guztiz desagertzeko aholkuak
irudia
• Lehenik eta behin ongi pentsatu. Desageetzeak ondorio ugari eta aldaezinak ekarriko ditu zure bizitzara. Besteak beste zure heriotza antzeztea edo desagertzea legez kanpo dago.
• Erabaki duzu. Ados. Hona hemen gomendio batzuk.
• Zure desagerpena prestatzeko denbora hartu. Ez da erraza izango eta gauza asko aurreratu eta kontuan izan beharko duzu desagertu aurretik.
• Desagertu behar baduzu bakarrik egin ezazu. Beste norbaitekin desagertuz gero aurkitua izateko aukerak asko biderkatzen dira.
• Zure gauzetaz desegin zaitez. Denetaz: Ez eraman oroigarririk. Argazki bakar bat ere ez. Tentazioari aurre egin.
• Apurka-apurka zure eguneroko mundutik deskonektatu. Ez ezazu bat-batean egin. Sarean dituzun kontu ezberdinak isten joan. Mundu digitaletik ezabatu zaitez gradualki.
• Tfnoa eramatea pentsatzen ari bazara... utz iezaiozu oraitxe artikulu hau irakurtzeari. Benetan desagertu nahi duen jendearentzat ari gara idazten eta.
• Ados. Tfnorik gabeko mundu batera goazela onartu baduzu jarrai dezagun...
• Kreditu txartelak suntsitu. Aurrerantzean esku dirua soilik erabiliko duzu.
• Zure izena daraman edozien txartel suntsitu.
• Oinez, bizikletaz eta autobusean mugitu zaitez.
• Gezurra esaten ikasi. Metodikoa eta
sinesgarria izan zuren gezurretan; hainbeste zuk zeuk sinisteraino.
• Ez erosi merkatu beltzean pasaporte edo gizarte asegurantza txartelik. Ziurrenik lapurtutakoak edo hildakoren batenak dira.
• Zure bizilekua utzi. Beste herrialde batetara bazoaz ikertu herrialdeko legedia.
• Zure herrildean geratzen bazara, 200 kilometroko erradioan inor ezagutzen ez duzun norabaitera joan.
• Ez zaitez sekula oporretara zindoazen leku batetara hurbildu.
• Ohitura berriak garatu.
• Normalean jantziko ez zenukeen arropa jantzi. Ilea moztu eta kolore natural batekin tintatu.
• Ohi duzun janaririk ez jan. Jatetxe ezagunik ez bisitatu.
• Maite duzun kirolik ez egin.
• Leku publikoetan txanoa erabili ziurtasun kamarak sahiesteko.
• Edozein hotel edo gune publikoan zure hatz-urratsak garbitu.
• Ez ezazu sekula postarik bidali.
• Ez zaitez maitemindu.
• Maitemindu zara.
• Hala ere ez ezaiozu zure maiteari inondik inora ezer kontatu. Zure sekretuak maitasunaren iraungite data bezain beste irautea nahi ez baduzu behintzat.
• Zorte on.