ez gara berpiztuko
irudia
Beti sinistu dugu heriotzetik ez dagoela bueltatzerik. Baina oker geunden. Esistitzen da heriotzetik bueltatzeko modu bat: Kapitalismoa. Bai, kapitalismoak hildakoak berpiztu egiten ditu. Kapitalismoak eta kontsumismoak ez dute heriotzaren izaera ezeztaezina errespetatzen. Kapitalismoaren aurrean heriotzak ez du nahikoa indarrik. Azken urteotan, corto Maltese, Asterix eta Obelix, Elvis, Michael Jackson eta dozenaka sormen lan eta sortzaile berpiztu ditu.
Gu berpiztuko gaituen kapitalismorik ez da esistitzen. Logika kapitalistarentzat, the balde, akats bat delako.
Ez gara joan zonbi gisa itzultzeko. Ez gara hil berpizteko.