hurrengoa
artista iraultzailea uxeta labrit   Bere pinturak 1957. urtean erakutsi zituzten lehendabiziko aldiz London-eko galeria txiki batetan. Arte kritikoek "lan abstraktu liriko" edo "espresionismo erradikala" kontzeptuak erabili zituzten pintura hauek definitzerako orduan. Berehala egin zen ezagun eta garaiko arte zirkuituetan eman zuen zeresanik. Guztiz konfirmatu ez bada ere, badirudi Picasso eta MirĂ³-k artista honen obrak erosi zituztela 60. hamarkadaren hasieran. Adituek, Pollock-en "espresionismo abstraktua"-ren ildoa jarraitzen zuen artista berri honen lana aipagai izan zuten foro eta artikulu ezberdinetan. Londoneko Institue of Contemporary Arts-ek bere koadroak zintzilikatu zituenean polemika handia piztu zen, baina horrezkero ez zegoen zalantzarik. Mundu artistiko ofizialak bere baitan onartu zuen. Galeria txiki batetan egindako lehendabiziko erakusketa hartatik 7 urte igaro ostean hil zen artista iraultzailea. Arrakasta lortu aurreko urteetako obrarik apenas kontserbatzen da. Eta 7 urte horietan lan dezente egin bazuen ere bere obraren irregulartasunak oso lan ezberdin eta sailka ezinak utzi zituen. Orduz geroztik bere pinturen balioak gora egin du nabarmen. 2005. urtean, Howard Hong bildumagile estatubatuarrak 25.000 dolar ordaindu zituen enkante batean artista honen 3 koadroengatik.
Tuberkulosiak jota hil zen, 10 urte bete berri zituenean Congo izeneko txinpanzea.