• 1
  • 2
hurrengoa
walton ford-en bestiarioa    Walton Ford (West County, NY, 1960) artistak New York-eko American Museum of Natural History-ko aretoetan pasa zituen haurtzaroko asteburu ugari. Zine eta diseinu ikasketak egin zituen ondoren, baina alperrik. Ordurako bere talentu guztia pinturaren bidez animalien istorioak kontatzera bideratua zegoen. Museo liluragarri hartan ikusitako naturalista ezberdinen animalia ilustrazioek bere burmuinean tatuaturik geratu ziren betirako. Tamaina naturalean egindako animalien ilustrazio eder hauek, lehen bistadizo batean John Audubon klasikoaren lana dakarkigu gogora, baina berehala konturatzen gara Walton Ford-en margoak ez direla soilik animalien erreprodukzio fidel soila. Ford-en pinturek errealismo magikoari ateak irekitzen dizkio. Ametsa eta amets gaizto baten artean ezberdintzen ez dakigun ezinegon bera sortzen digute bere koadroek. Natura ilustratzaile klasikoen iaiotasun tekniko itzel bera du Ford-ek, baina bere lanetan animaliek ez dute posatzen, modu misteriotsu eta ulertezin batetan... bizirik daude.