hurrengoa
Urban Pigeoning lee hirschan   [1. Haria]
Apirilak 2, 21:13
Raydar: aurretik uso bat harrapatu nuen, hor plazan, eta ikusi nuen buruaren erdia falta zitzaion. Beno, hor zegoen plasta grisa baino ez zen, garuna kanpo balego bezala eta bi zulotxo zituen ere, begi eta belarri bana ziruditen... beno, ez ziren, kriston zoldura zen txo, buru gehiena jana zuen. Luma gehienak ere falta zitzaizkion eta kapar edo zorri handiak zituen – ikusteko errazak lumarik ia ez zituen gero! Nazkagarria zen baina pentsarazi dit ea besteren batek batek hain triskantza goitikagarria ikusi al duen inoiz? Nola demontre egiten dute hegan hain izorraturik egonda? Serioski, hiltzea eta zakarrontzira botatzea ez litzateke hobe? Usoa bera gusturagoa legoke, gaitz gutxiago beste usoentzat eta udalak garbiagoa luke guztia eta herria atseginagoa denontzat!

Apirilak 3, 9:17
Cropper: Ba, hobe hilik baleudeke. Lepoa azkar okertzearena baina hiltzeko era errazagorik ba al daki inork?

Apirilak 3, 10:23
Particip8: Arratoientzako pozoiaz igurtzitako ogi zatitxoak.

Apirilak 3, 10:36
Sweep: Entzuna al duzu ogi zatitxoak soda bikarbonatoz bustitzea? Bikarbonatoak bortizki puzten du sabela eta airean doazela lehertzen dira.

Apirilak 3, 12:15
Fly Joe: Euritakoa ez ahaztu gero!

Apirilak 3, 12:18
Radi8tor: odolaz beteriko kaleek eragotziko liguteke patinatzea!

Apirilak 4, 13:57
Pigeonpie: turista ergelek usoak beraien gainean ibiltzen uzten! Buruan eta ilean ibiltzen, nazkagarria!


[2. Haria]
Apirilak 4, 13:47
Dennis: Epa guztioi! Zuetariko batzuk parkean ezagutu nituen larunbatean eta bakarrik eskertu nahi nizueke arratsalde zoragarria pasa izana. Azkenean ez nuen atzamarra hautsi. Ongi bihurrituta daukat eta ez dut usorik harrapatu ahal aste pare batean edo. Igoal belaunetako dezente batzuk lortzeko erabiliko dut atsedena. Zenbat gastatu behar dut? Eta zein marka dira onenak? Aurretik eskerrak laguntzagatik. Zuek asteburuan berriro ikusteko irrikitan nago. Nire aurpegiaz ez bazarete akordatzen, eskuineko eskua bendaz ongi lotua daraman tipoa izanen naiz.

Apirilak 4, 14:02
Radi8tor: Ongi etorri Urban Pigeoning mundu zoragarri honetara Dennis. Funtsean, belaunetakoek hiru ezaugarri hauexek izan behar dituzte: betegarria, irristatzeko parte handia eta lotzeko sistema ona. Hitz eginen dugu asteburu honetan. Adi egonen naiz.

Apirilak 4, 14:31
Admin: Ongi etorri forura Dennis. Zorte txarra atzamarrarekin. Bilatu nahi duzun informazio gehiena aurkituko duzu hementxe. Zuretzat interesgarri izan daitezkeen modelo batzuen analisi eta kritikak irakur ditzakezu hemen. Zorte hobea hurrengoan, Pigeoning-a oso aproposa da zure patinatze estiloa hobetzeko.

Apirilak 4, 18:41
Maverick: Epa Dennis. Espero zure atzamarra azkar sendatzea.

Apirilak 4, 22:19
Stargate: Ongi akordatzen banaiz, ez zenuen usorik harrapatu.


[4. Haria]
Martxoak 11, 3:27
Fly Joe:
1. Partehartzaileek patinak, quad patinak edo in-line patinak eraman beharko dituzte.
2. Araututako babesgarriak eramatea aholkatzen dugu: kokots babesle duen kaskoa, belaunetakoak, ukondokoak, eskumuturrekoak edo esku irristatzaileak, eta gomazko eskularruak. Gomendagarriak dira ere bisera bat edota betaurreko bereziak eta ahoa/sudurrarentzako maskara.
3. Puntu bana lortzen da mugatutako denbora eta eremuan harrapatutako uso bakoitzeko.
4. Partehartzaileen kopurua ez da mugatua izanen. Joko bakoitzaren zatien denbora eta joko osoaren iraupena ez da mugatua izanen –partehartzaile guztien artean argi eta garbi erabakiko da hau. Gauza bera eremuari dagokionez.
5. Usoa “harrapatutzat” emango da, behin jokalariak “eskuratu” eta “jaurtikitzen” duenean.
6. Uso “harrapatutzat” emango da, partehartzaileak heldu eta eskuan gutxienez hiru segundo duenean. Hiru segundo horietan usoak ezin du ihes egin edota hegan egin.
7. Jokalariak mugimenduan “harrapatu” behar du usoa, uso hori puntugarria izateko.
8. Uso bat “jaurtia” izanen da, partehartzaileak usoa botatzean usoren abiadura azkartzen dela argi antzematen denean.
9. Kirol handi askotan gertatzen den bezalaxe, partaideak berak zenbatu beharko du tranparik egin gabe bere uso kopurua.

Arautegi Alternatiboa
Joko honen bertsio sinpleago bat egin daiteke erraketa, pala edo antzeko zerbait erabiliz. Puntuazio sisteman egin behar diren aldaketak nabarmenak dira.

Martxoak 12, 9:47
Tweetie: erraketa bai, gehi beste bat norbaiti uzteko

12 March, 10:11
Pigeonpie: erraketa, parkean, 6:00etan

12 March, 11:01
Cropper: baseball batea 6:30etan

12 March, 12:41
Stargate: ...makila handia