hurrengoa
the baldians 10-leo    Leo da MGM-ko lehoiaren izen ofiziala.

Howard Dietz soldadu eta Metro-ko publizitate buruak 1916an diseinatu zuen logoa Columbia Unibertsitateko futbol amerikar taldearen “Roar, Lion, Roar” sinboloa oinarri hartuta.

1924an Goldwyn eta Louis B.Mayer Metro-rekin bat egin zutenean jaio zen Metro-Goldwyn-Mayer eta lehoia amets fabrika berriaren irudia izatera pasa zen.

Lehen lehoia Slats izan zen. Sudanetik AEBtara eraman zuen bidai luze hartan hegazkinak istripua, trenak aurrez aurre jo zuen beste tren batekin eta barkua ondoratu egin zen. Lehoiek katuen moduan 7 bizitza dutela frogatua geratu zen.

Mayer-ek berak filmatu zuen Leo-ren orroa. Hasera batetan ez zuen soinurik. 1928an gehitu zioten.

Zine estreinalditara kotxe propioan eramaten zuten eta bere zaintzaileek bere sinadurak banatzen zituzten ikusleen artean.

Hollywood-eko izar guztiei gertatzen zaien moduan, ahaztuta eta bakardadean, animalientzako erresidentzia batean eman zituen bere azken egunak.

Slats-en ostean Jackie, Tanner edo Jackie II izeneko lehoiek antzeztu zuten Leoren papera.