• 1
  • 2
hurrengoa
non dago richey james edwards?    Drive away and it's the same
Everywhere death row, everyone's a victim
Your joys are counterfeit
This happiness corrupt political shit
Living life like a comatose
Ego loaded and swallow, swallow, swallow
Under neon loneliness motorcycle emptiness
Under neon loneliness everlasting nothingness
Richey James Edwards, Manic Street Preachers taldeko kantaria, 1995. urteko otsailaren batean desagertu zen. Egun hartan AEBetara bidaiatu behar zuen taldekideekin promozio bira egitera. Desagerpena baino bi aste lehenago hasi zen Edwards bere kontu korrontetik egunero 200 libera ateratzen. Desagertu zenean, 2.800 libera geratzen zitzaizkion bankuan. Londoneko Embassy hoteletik atera zen goizeko zazpietan eta Cardiff-en zuen apartamentura gidatu zuen kotxea. Ostean, Newport-eko pasaporte bulegoan izan zela uste du poliziak. Dirudienez, otsailaren 7an, Anthony Hatherhall-ek gidatzen zuen taxira igo eta Newport inguruko bailaretara joan zen, bere jaioterria zen Blackwood-era hain zuzen ere. Severn View gasolindegian gelditzeko eskatu zion taxi gidariari eta 68 libera ordaindu zizkion. Otsailaren 14an, Edwards-en Vauxhall Cavalier kotxeari isuna jarri zioten Severn View gasolindegian gaizki aparkatua egoteagatik. Otsailaren 17an, garabiak kotxea poliziaren egoitzara eraman zuen. Poliziaren txostenak, kotxearen bateria agortuta zegoela eta norbait auto barruan bizi izan zenaren zantzu garbiak zeudela zioen.
Eta hemen galtzen da Richey James Edwards-en azken aztarna ofiziala.
Edwards-ek Manic Street Preachers taldeko gidari lanak egiten zituen hasiera batean. Hala ere, berehala onartu zuten taldean bere kantatzeko moduagatik eta idazten zituen hitzengatik. Eta naiz eta ez zuen instrumenturik jotzen (ezagunak dira bere guitarraplayback saioak), sentsibilitate handiko kantari eta idazlea zen. Historia Politikoan lizentziaduna, poesia eta kutsu sozialeko gaiak uztartzen zituen. Sentsibilitate horrek ordea, auto-suntsiketarako joera zekarren berarekin. Anorexia arazoak eta bere gorputza mutilatzeko saioak ezagunak egin ziren. 1991. urtean, NME aldizkariko Steve Lamacq kazetariarekin elkarrizketa bat egiten ari zela, honek zalantzan jarri zuen taldearen izaera, eta baita ere, haien punk jarreraren zintzotasuna. Edwards-ek, orduan, poltsikotik bizarra egiteko labana hartu eta "4real" idatzi zuen bere besoan. Ospitalera eraman behar izan zuten segidan.
2002. urtean, “legez hilik” deklaratu zezakeen zuen familiak, baina ez zuen egin, eta arrazoi horregatik, oraindik, desagertu estatusa dauka Richey James Edwards-ek. Manic Street Preachers-eko taldekideek royaltien %25 Edwards-en izenean irekita dagoen kontu korronte batean sartzen dute oraindik.