hurrengoa
abandonatua the balde   Hutsik geratu diren bainuetxe, ospitale, eskola eta bestelako egoitzek ezinegon malenkoniatsua pizten digute. Jendea biltzeko sortu den eremu bat hutsik geratu denean beti sumatzen dugu jende horren ausentzia. Kasu batetan ez ezik. Jendea kaiolaturik mantentzeko arkitekturak, ederragoak dira hutsik daudenean, zibilizatuagoak ihesaldi masibo baten paisaia gogora arazten digutenean, apainagoak grafitiz margoturik daudenean, garbiagoak txatarra biltzaileek euren lana egin dutenean, arinagoak altzairuak espazioan izozten direnean, alaiagoak isiltasuna besterik entzuten ez denean, beroagoak etxerik ez dutenak bertan babesten direnean.

Guda zibila amaitu bezain pronto, eta Modelo kartzela suntsituta geratu zela ikusita eta Porlier izeneko kartzelak presoz gainezka egin aurretik, kartzela erraldoi berria eraikitzeko agindua eman zuen Francok. Carabanchel Alto herrian, 200.000 metro karratu hartu eta bertan eraikitzea erabaki zuten. 1940. urteko apirilaren 20an hasi ziren eraikuntza lanak. 1000 preso politiko inguruk egin zuen lan bertan. 4 urte beranduago, eta obrak amaitu aurretik inauguratu zen 2000 presoentzako tokia zuen kartzela berria. Eraikuntza lanak ez ziren inoiz erabat gelditu. Izan ere, itxi zutenean, 1999. urtean, oraindik amaitu gabe zeuden.