paper
hurrengoa

husmee

Aldizkari honetan, guk egiten ez dugun guztia egiten dute. The balderen anarkiarekin alboratuta, Husmeek izaera eta estilo koerente bat mantentzen du alero. Gure aldizkariari buruzko iritzia zure esku uzten dugu jakina, baina Husmee-ko irakurle garenez, eta hau paperpapers denez Donostialdean egiten den aldizkari hau geroz eta gustorago irakurtzen dugula esan nahi genuen.

hurrengoa

fresa y chocolate 2

aurelia aurita

Lehendabiziko alea gomendatu genizuen iaz. Bigarren hau jarraipen bat da. Aurelia Auritak bere bizitza eta bere pisukidea den beste komikigile batekin (Frederic Boilet) dituen abentura eta esperientzia sexualak oinarri hartuta, bere egunerokotasunaren autobiografia ederra egiten du. Ez gaitu lehendabiziko bilduma bezain beste harrituko. Trukean, ordea, bigarren atalean, Frantzia eta Tokion gertatzen denaren konplizeago sentituko gara.

hurrengoa

haragia

eider rodríguez. susa

Euskal literatura eta literatura inguruko idazkien kontsumitzaileek honez gero makina bat gauza irakurriko zenuten Eider Rodriguezen bigarren liburuari buruz. “Haragia”-n biltzen diren ipuinetako pertsonaiek nekez ikusten dute argia tunelaren bestaldean. “Haragia”-ko pertsonai ezberdinetan gure burua islaturik ikusiko dugu une batean edo bestean. Liburutegiko apal kuttunean jarriko dugu “Haragia”, eta ez eskuorri batek diskriminazio positiboa eskatzen digulako, liburuak merezi duelako baizik.

hurrengoa

etxearen negarra

felipe juaristi. elkar

Elkarrek liburu honekin Ateko bandan izeneko saila ireki berri du. Juaristiren liburua irakurrita, berez gazteentzako (ez haurrentzako) saila dirudiena askoz haratago doala iruditzen zaigu. “Etxearen negarra” irakurketa arin eta dibertigarri bat izateaz gain orokorrean irakurle mota horri eskaintzen zaion produktutik haratago joateko aukera eskaintzen zaiola iruditzen zaigu. Felipe Juaristi, ¨'bonbo¨ handirik gabe, obra eder eta anitz bat osatzen ari da.