hurrengoa
cargo,antzerkia errepidean    Sofian (Bulgaria) kamioi batetan sartu eta ondorengo egunotan, Madrilera (Espainia) heldu artean, antzerki batetako ikusle eta partaide bihurtu. Hori da hain zuzen Cargo obrak eskaintzen duena. Esperientzia zeharo ezberdina bizi dute Cargo obrako ikusleek. Antzokietan ikusten diren proposamenetatik haratago doan antzerki ¬®obra¬® da Cargo. Stefan Kaegi zuzendariak azaltzen digu bere lanaren nondik norakoa. "Guztia kamioiaren alboko eserlekuetatik ikusten da. Kamioiaren albo bat kristalezko pantaila handi bat da eta ikusle-bidailariak horri begira bidaiatuko dira, travelling luze batean ariko balira bezala. Travelling hitzak hemen bere zentzu bikoitzari egiten dio ohore: bidaiari eta kamara mugimendu zinematografikoari. Ikusleak, "road movie" baten testigu eta parte izango dira baina hemen ez da filmatutako ezer ikusten, bat batean gertatzen den errealitatea baizik."

Bizitza antzerki bihurtua eta antzerkia bizitza. Cargo antzezlanarekin globalizazioaren ondorioak argi agertzen direla azaltzen du Kaegik. "Cargo-n parte hartu dutenek berehala jabetzen dira herrialde ezberdinetan egoera berdintsuak bizi direla eta arazo berdinei egiten zaiela aurre. Baina era berean, lehen aipaturiko gidarien izaera propio horrek ere bere kontrapuntua jartzen du. Guztion ahotan dagoen globalizazioan, bakoitzak bere izaera mantentzeko joera ia instintiboa izaten du".