• 1
  • 2
hurrengoa
storyboard    Filmaren gidoia idatzi eta ekoizpenaren motorra martxan jarri bezain laster, pelikula nola filmatuko den ondo prestatzea lehentasunezko egin beharra da. Horretarako, espezializatutako marrazkilari batek gidoia irakurtzen du, eta pelikularen sekuentziak planoz-plano aurretik marrazten ditu, zuzendariaren irizpideak jarraituz. Bat, bi, hiru edo lau hilabete igaro ditzake lan horretan, aukera ezberdinak marrazten, zuzendariak pelikula ilustrazio horietan isladatuta ikusi arte. Ilustrazio horiek storyboarda osatzen dute. Kote Camacho oiartzuarrak Juan Carlos Fresnadilloren “28 Weeks later“, Medem-en “Caótica Ana“ eta Max Lemcke-ren “Casual Day“ filmetarako eginiko storyboard-ak erakutsi dizkigu.