hurrengoa
latex for fun    Maximo Tuja diseinatzaileak, globo bat topatu zuen kalean. Errotuladorea poltsikotik atera eta aurpegi bat marraztu zion. Bere lagunei erakutsi eta barre batzuk egin zituzten globoaren kontura. Ergelkeria sinple eta dibertigarri hau izan zen Latex for Fun proiektuaren ardatza. Mundu osoko diseinatzaile ezberdinei (20 herrialdeetako 135 artistari) latexezko edozein objekturekin proposamen bitxi eta original bat aurkezteko gonbidapena egin zitzaien. Proiektu honen bitartez, jostailuaren alde fresko eta sinplea aldarrikatu nahi izan dute, egun, hain modan dagoen "designer toys" (balio artistiko eta ekonomiko zentzugabea duten panpina "elitista" horiek) kontzeptuari buelta eman nahian.
Proiektu honen emaitza Latex for Fun liburuan bildu da.