paper the balde
hurrengoa

la caza del carnero salvaje

haruki murakami. anagrama

Murakami nazioartean ezagun egin zuen liburua. Ez da gerora ezagunena edo salmenta handienak lortu dituena, baina bere ibilbidean aurrerapausu nabarmena suposatu zuen liburua da. Murakamiren estiloaren ardatz guztiak topatuko ditugu hemen: detaile txikienen edertasuna, fetitxismoa, denbora izozteko gaitasun izugarria,... Bere idazkera zehatz eta hipnotikoari gainera, intrigazko istorio bat gehitzen dio japoniarrak.

hurrengoa

bitan

lai. autoekoizpena.

Autokoizpenak maite ditugu. Musika alorrean geroz eta ohikoagoa den joera honek ez du islarik paperezko produktuetan. Eta gurean faltan hartzen dugu autoekoizpenerako ausardia. Horregatik dira txalogarriak Bitan bezalako lanak. Lan txiki eta zainduak. Organikoak. Metaforen liluran galdu baino irakurlea ispiluaren aurrean jartzen du zuzenean: baina neskek ere / hala ere / sekulako/ puzkarrak askatzen dituzte goizetan/ eta orduan/ poesia amaitzen da.

hurrengoa

l'au-dessus

krum. castagniééé editions

Komiki honek, hitz bakar bat erabili gabe buzo baten istorio ederra kontatzen digu. Liburu osoa arkatzez marraztua dago. Hala ere zirriborrotik oso urrun daude marrazkiok. Arkatzaren teknika izugarri gobernatzen du Krum-ek. Atal ezberdinak, bata bestearen osagarri dira eta primeran lotutako ur azpiko eta lehorreko istorio eder bat kontatzen digute.

hurrengoa

biraka.historia sobre historias

miren gonzalez goikoetxea.

Bidai zatien liburua da Biraka. Bidai honek ez duelako hasiera eta amaiera zehatzik. Munduko txoko ugarietan egileak bizitakoa kontatzen digu. Kontakizunek ez dute gisa honetako liburuek askotan duten helburu handimandirik. Lan xumea da, kolorez gainezka egiten duena. Argazkiak, testuak eta bereziki, egileak bidai horietan barneratu eta gero bere koadroetan islatutako historiak kontatzen dizkigu.