laburrak
hurrengoa

colophon 2007

Nazioarteko aldizkari mintegia ospatuko da Luxenburgon. Antolatzaileek bertan egotera gonbidatu eta euren urtekarian sartu gaituzte lehendabiziko aldiz. Eta aurten Luxenburgo denez Europako kultura eta sorkuntza hiriburua, akaso inguratuko gara hain gertukoa eta modu berean hain ezezaguna zaigun herrialde txiki honetara.

hurrengoa

hentai komiki pornografiko japoniarra

Shin Chan-en herrialdean, Hentai hitza, arraroa den irudia definitzeko erabiltzen da. Japoniatik kanpo ordea, marrazki bizidun eta komiki pornografikoei eman zaien izena da. Ez gara friki jarriko definizio kontuetan. Besterik gabe. Bobo Balde futbol jokalariak bizkarrean daraman zenbaki bera duen telebista kateak tarteka programatzen dituela aipatu nahi genuen. Milikitoren telebista kateari esker, auto-maitasunerako beste tresna bat duzu "eskura", froga ezazu.

hurrengoa

txema burgosen 3E

Artegune eta espazioak administrazioaren eskutik datozela pentsatzen dugu beti. Baina artearen mundu zail honetan bada bere kabuz aurrera ateratzeko kemena duenik. Gune horietako bat Bilbon topatuko duzu: 3e. Bertan erakusketa aretoa, tailerra, ikastaroak, denda, eta elkargune berezi bat aurkituko duzu.

hurrengoa

giza eskubideen 5. zine jaialdia (Martxoaren 16tik-23ra)

5.edizioa bete du honez gero Giza Eskubideen 5.Zine jaialdiak. Donostiako Udaletxearen zinemaldi kuttuna izaki, aurtengo edizioa Victoria Eugenia Antzokian ospatuko dela iragarri da. Duela gutxira arte bizi zen itxaropen garaia etenda geratu den honetan, Giza Eskubideen Jaialdiak eskainiko dizkigun filmak inoiz baino gordinagoak egingo zaizkigulakoan gaude.

hurrengoa

daily monster

Frankestein doktore estajanobista bat balitz, Stefan G. Bucher-ek egunero munstro bat sortzen du. Eta munstroaren erditzea sarean zintzilikatzen du guztiok goza dezagun prozesuarekin. Bitxikeria bat besterik ez da, baina guk honezkero egunero gosaltzen dugu munstro berri baten konpainian.

hurrengoa

fugio

Ez dakigu nortzuk diren, ez dakigu zer diren, ez dakigu zein den euren helburua. Tarteka gure posta-kutxa elektronikoan, han eta hemen eginiko euren ekintza grafikoen irudiak jasotzen ditugu. Sinadura partikularrik gabe, eskaririk egin gabe ¨artea thebalde¨ eskaintzen digute eta horregatik maite ditugu fugio-ko lagunak.

hurrengoa

txakurkalea

Txakurren eta hiriko kaleen inguruko film dokumentala. Bilboko zazpi kaleetako txakurrak dira filmeko protagonista. David Civico-k filmatu duen lan honetan, beste protagonista nagusia musika da. Besteak beste, Atom Rhumba, Joserra Senperena, Boogie Punkers, Makala eta musika beltza jorratzen duten artistak topatuko dituzu soinu bandan. Noizpop zigiluak, berriro ere, Delicatessen dendetan saldu beharko litzatekeen lan ederra egin du disko liburu honekin.

hurrengoa

anti liburudenda

Pro Anti gara. Liburu denda honetan kultura garaikidearekin zerikusia duten liburu sorta ederra dutelako. Liburuez gain, era askotariko ekimen, aldizkari eta proposamenak dituztelako. Euren aldizkaritxoa kaleratzen dutelako. Eta merkatal gune erraldoien diktaduren pean bizi garen garaietan, Anti bezalako oasiak beharrezkoak direlako.

hurrengoa

mokaua

Logela-koak beste behin. Oraingoan Mokau bat eskaintzera datoz. Musika elektronikoa, akustikoa, hiphopa 43 minutuetan zehar gozatzeko. Musika diskoarekin bat, Logela-k eginiko hainbat lan jasotzen dituen DVDa ere badakar ekoizpen honek. Otsailetik aurrera antzokietan dastatu ahal izango dugu Logelakoek prestatu diguten Mokau berria.

hurrengoa

animac (Otsailak 26 Martxoak 4)

2007. urteko edizioan, Gil Alkabetz animatzailearen lana eta musika eta animazioaren harteko lotura izango da Animac-eko ardatza. Baina urtero lez, begirada berri eta ezberdinei lekua egingo dio Animac-ek. Proposamen berritzaileak eta zinean bide berriak irekitzen dituzten sortzaileen lanak izango ditugu ikusgai. Gu behin "animatu" ginen eta orduztik urtero errepikatzen dugu zine topaleku den jaialdi honekin.

hurrengoa

gns

Hiru hizki horien atzean Gurenorthshore proiektua topatuko duzue. Zarautzen sortutako egitasmo honetan, inguruko surflari, skater, snowboarder eta malekoiko bestelako fauna dago. Euren webgunean, nagusiki Donostiatik Mutrikura doan kostaldean izandako surf sesio ikusgarrienen argazkiak topatuko dituzue. Argazkien kalitateaz gain, guri gehien gustatu zaiguna, GNS-ko argazkilariek uretan dagoen edozein surflariren argazkia ateratzen dutela da, beraz, zu izan zintezke euren web orriko protagonista.