hurrengoa
the baldians 1- Bobo Balde    Jaiotze data: Marseille, Frantzia, 1975ko urriak 5

Altuera: 1,91 cm

Pisua: 83 kg.

Defentsa zentrala

Marseille F.C., F.C. Mulhouse, AS Cannes, Toulouse, Celtic

Frantziarekin jokatzea baino Guineako selekzio nazionalarekin jokatzea erabaki zuen. Bere debuta 2002. urtean egin zuen Afrikako nazioen txapelketa nagusian.

Glasgow-ko Celtic taldearekin fitxatu zuen 2001. urtean. 6 zenbakia eraman du hasieratik bizkarrean.

2003 urtean, Celtic-eko zalegoak ematen duen taldeko jokalari kuttunenaren saria jaso zuen. Urte hartan UEFA finala galdu zuten FC Oportoren aurka. Balde, 95. minutuan bota zuten kalera txartel gorria aterata.

Eskoziako liga edo kopa irabazten du ia urtero Celtic-ekin.

2005. urtean lesio bat izan zuen gerrian eta 2006. urteko liga hasiera arte ez zen itzuli futbol zelaietara.

Celtic-en dagoenetik 16 gol sartu ditu.

Orain arte 32 txartel hori eta 2 gorri atera dizkiote.