hurrengoa
emmanuel santarromanarentzat sei galdera the balde   Zergatik The Beatles?
Dj bat nintzenean, “Barbara Bui” frantsez diseinugilearentzako bilduma bat egin nuen. Eta horretarako, ”We can work it out” deituriko The Beatles-en “cover” bat egin nuen. Jende askok beren gogokoetako abesti bat zela esan zidan eta mundu osoan zehar zabaldu genuen. Beraz, The Beatles-en diskarentzako “cover” oso bat egitea pentsatzen ari nintzen, emaitza “Fab 4 Ever” diskoa.

Abesti bakoitza independienteki pentsatuta dago edo diska osoan pentsatu zenuen?
Diska honetan entzun dezakezun moduan, abesti bakoitza berezia da, batez ere, abesti bakoitzarentzako abeslari ezberdinak hartu nituelako; baina diska ere ideia global bat bezela entzun daiteke. Nire lehenengo albuma “Metropolitain” entzutean, “Père Lachaise“ izeneko abesti bat dago eta honek bilduma honetako abesti batzuen doinu bera du.

Jende askok The Beatles-en bertsioak egitea arrisku gabeko zerbait dela pentsatuko du, baina, nire ustez, ardura handia da... zer uste duzu zuk honi buruz?
Hasieran, hau egitea pentsatzen ari nintzenean, ez nengoen batere ziur; beldur nintzen. Nire ustez, The Beatles-en abestiak répertoire handiaren parte dira. Jazz abeslari bati galdetzen diozu erraza al den "Night and day" abestiaren "cover" bat egitea. Ardura berdina da. Abestiaren izpiritua errespetatu behar duzu eta ni saiatu naiz...

Abestien eskubideak lortzea erraza izan al zen?
Abesti guztien "demo"ak egin behar izan nintuen eta nire diskoetxeak AEBtako "Nashville office"ra bidali zituen. Haiek Beatles-en bildumaren arduradun dira. Hilabete batzuk beranduago onartu egin zuten. Ez dakit nola hartu zuten erabaki hura. Dakidana da denbora asko izan zela.

Bigarren bilduma, Paristik Liverpoolera. Zeintzuk dira ezberdintasun garrantzitsuenak bien artean?
Lehenengo bilduman, abesti bakoitza bakarka egitea erabaki genuen. Hala ere, hiri berdinean etnika ezberdinen antzeko musika kontzeptua zen. Lehenengo diskoa oso anitza da. Lehen esan dudan bezala, hau homogenikoagoa dela uste dut.

Zerbait prestatzen ari al zara orain?
Bi egitasmo. Bata elektro-pop musika honen jarraian dator baina konposizio egokiagoekin, "Père Lachaise"rena bezalakoa. Bestea esklusiboagoa da. "Police"-eko kitarra izan zen Henry Padovanirekin lanean hasi nintzen. Punk-rokabilly estiloko abesti elektro-rock batzuk egin nahi genituen, Stray Cats taldearen modukoak.