hurrengoa
olatuen jaiotza uxeta labrit   Antzina, gizakia, lurra, eta itsasoa elkarrekin ongi moldatzen ziren.
Gizakiak lurrean egiten zuen lo baina itsasoan eta itsasotik bizi zen.
Gizakiak itsasotik jaten zuen eta itsasoa zuen uharte batetik bestera joateko bide.

Eta itsasgizonak, itsasoaren alabekin jolasten ziren.

Ilargirik ez zegoen gau batean ordea, itsas gizon batzuek jolas horiek lur eremuetara eraman nahi izan zituzten.
Itsasoari bere alabetako bat lapurtu eta uharteko mendixkarik garaienera eraman zuten.

Une hartatik aurrera, gizakiak alaba lapurtu zionetik, eguzkia edo ilargia egon, atsedenik gabe, alaba berreskuratu minez, itsasoak olatuak bidaltzen ditu lurraren kontra.