hurrengoa
ostadar bidaia anetamarcelo   I  marcelo diaz Derek du Plooy-ren oroimenez Oraindik ez gara Hegoafrikara egindako joan etorriaz osatu. Norbaiti bidaian jarraitzeagatik mila gauza, egoera eta bizitzaren 7 koloreekin gurutzatu zintezke. Ozeanoari begira bizi den jende ororen bidaia kontatzen saiatuko gara. Beste aldean zer egongo den galdetu eta amaieran euren sustraietatik mila kilometroetara dauden arima bikiak topatzen dutenak.
Hegoafrikako kostalde debekatura joateko aitzakia nagusia Uruguayko Rocha kostaldeko La Pedrerako adin eta egitura berdina duten harkaitz batzuk bilatu, topatu eta argazkietan gordetzea zen. Bi kontinenteen arteko lotura ikertzea. Eta harkaitzen bilaketa horretan bertako jendearekin topo egitea abentura bat izan zen. Kukuxumusuk bidaiatzeko tresna dibertigarria eskaini zigun bertako lagun berriei oparitzeko eman zizkigun kamiseta, koaderno eta koloretako pinturekin.
Harkaitzak topatu genituen, esperoan genuen beste guztia eta 700 hitzek sekula kontatuko ahal izango ez dutena.

Zazpi koloreetan laburtuko dugu, ostadarraren nazioarenak, gure bidaiako koloreak.

Turkesa
Itsas txikiaren eskolako harriak: gure lehen helmuga. Enbaxadoreen moduan hartu gintuzten. Trukea egitera hurbiltzen da jendea. Emakume artista batek kontinentetik ekarritako harri ezberdinekin eginiko lepokoa eskaintzen digu. Jewel (ingelesez pitxia) distira berezia eta kontu ugari esateko duen pertsona horietako bat zen. Bere pitxiak (horietako bat turkesa) gure amuleto izan ziren.

Urdina
Mila sinaduren surf taula. Taula, mapa. Nola azaldu geologia, milaka milioi urteetan mugitzen diren plaken txapa astun bat haurrei? Ez da zaila. Surf taula batean marrazturiko mapa batekin... eta musikarekin. Aukeratutako kantua Martin Buscagliaren “Ir y volverir”. Haiek euren kantuak kantatzen zizkiguten eta apurkaapurka elkar besarkatzen joaten ginen. Kaapstad-ko shaper bati (Dave Van Gynkel, www.dvgshapes.co.za) surf taula bat egin zezan eskatu genion. Eta eskola ezberdinetan haurrei bertan euren sinadura jar zezaten eskatzen genien, marrazo zuriaren erasotik babesteko. Kostalde hartako mila lagunen babesarekin ez zegoen beldurtzeko arrazoirik. eta hala izan zen, surfean nenbilela ikusi nuen gauza bakarra baleak izan ziren.

Berdea
Diamante debekatuak eta diamanteen arbola. Hegoafrika eta Namibia banatzen dituen ibaiak Orange izena badu ere, bere kolorea berdea da. Bertan istorio ugari kontatu zizkiguten baina ederrena diamanteen arbolarena izan zen. Asmatzen al duzue non ezkutatzen zituzten?

Horia
Kalahariko harea. Desertu etzana, ez-isiltasun mugikorraren presentzia, metro gutxira animalia basatiak eta lehoiak inguruan janari bila...

Laranja
Lurreko likenik zaharrenak. Namibiako mugara abiatu aurretik Philip (arkeologoa) eta Derek-ek (urpekari eta gida) kontinenteko lurralde zaharrenetako batera eraman gintuzten. Laranja nagusi zen toki batera. Haizeak gogor jotzen zuen eta mugitzen ginen bakoitzean laranja koloreko hauts zaharra altxatzen genuen. Nolabait, antzinako liken eta harea museoa zen.

Gorria
Argentinako pontxoa, biltong eta garagardoa. Eta kontrabandoan pasatako 20 kilo harkaitz. Gure lagunen agurra tipikoa izan zen, Windhoek garagardoa edan genuen (Namibiako hiriburuaren izena duena garagardoa hain zuzen) eta biltong piezak oparitu zizkiguten. (Errepidean lagundu eta asetzen zaituen haragi pieza gatzatu eta lehorra). Gero hondarretan ia ikusezina zen bidea erakutsi eta zuzen joateko esan ziguten. Harri bitxiz betetako harana topatuko genuela. Eta alde egin zuten...

Bioleta
Gure lagunen izena irakurtzerakoan Derek-ek zera esan zuen: cook us some mushrooms. Eskerrak ematea esker onekoa izatea da. Mila esker Kukuxumusu. Bidaia errazagoa izan da. Jendeak barre egiten du zuen opari eta iradokizunekin...

(Bidaiaren bigarren zatia urte amaieran egingo da. +info: elencaje@montevideo.com.uy)